Edukira joan

Carmen Kurtz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Kurtz
Bizitza
JaiotzaBartzelona1911ko irailaren 18a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1999ko otsailaren 5a (87 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta haur literaturaren idazlea
Jasotako sariak

Carmen Kurtz (jaiotza-izena: Carmen de Rafel Marés) katalan idazlea izan zen (Bartzelona, 1911ko irailaren 18a - 1999ko otsailaren 5a).

1935ean, ikasketak Londresen egin ondoren, Pierre Kurtzekin ezkondu zen, eta idazten hasi zenean, haren abizena hartu zuen. Ezkondutakoan Frantziara joan ziren, baina Bigarren Mundu Gerran senarra gerrara deitu zuten, eta alemanek atxilo hartu zuten. Gatibualdiak haren izaera garraztu zuen, eta 50eko hamarraldian bereizi egin ziren. Esperientzia hori El desconocido (Ezezaguna) eleberrian kontatu zuen; 1956ko Planeta saria jaso zuen. Aurrerago, En la punta de los dedos (1968, Hatzen puntan) argitaratu zuen, Segoviako gerra ondoko giroaz. Ezkonduta egon zen garaiko azken urteak Segovian eman zituen, eta han hasi zen haurrentzako ipuinak idazten; baina Carmen Laforeten Nada eleberriak izan zuen arrakastak helduentzat idaztera bultzatu zuen. Horrela sortu zen Duermen bajo las aguas (1955, Urpean egiten dute lo), Bigarren Mundu Gerraren garaiko Frantzia okupatuari buruzko oroitzapenen bilduma.

1954an Bartzelona Hiria eleberri saria irabazi zuen.

Lan aipagarrienak: La vieja ley (1956, Zaharkitutako legea); Detrás de la piedra (1958, Harriaren atzean); Al lado del hombre (1961, Gizonaren ondoan); El becerro de oro (1964, Urrezko zekorra); Siete tiempos (1964, Zazpi aldi); Las algas (1966, Itsas belarrak); Entre dos oscuridades (1969, Bi iluntasunen artean); Al otro lado del mar (1973, Itsasoaz bestaldean); El viaje (1975, Bidaia); El regreso (1976, Itzulera); Cándidas palomas (1975, Uso xaloak). Haurrentzat idatzitako lanen artean aipatu beharrekoak dira Color de fuego (1964, Suaren kolorea), eta Oscar pertsonaiari eskainitako saila.

Carmen Kurtzek zorroztasunez aztertzen du beti errealitatea, berak bizitakoa, askotan, eta bere eleberriek horregatik dute eguneroko baten edo oroimen-liburu baten itxura.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]