Carlos Yushimito
Carlos Yushimito | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lima, 1977 (46/47 urte) |
Herrialdea | Peru |
Hezkuntza | |
Heziketa | National University of San Marcos (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Carlos Yushimito Del Valle (Lima, 1977) japoniar jatorriko idazle peruarra da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carlos Yushimitok literatura ikasketak egin zituen Limako San Marcos Unibertsitatean. 2002an Carlos Eduardo Zavaleta saria irabazi zuen eta bi urte beranduago bere lehen liburua, El Mago, argitaratu zuen Sarita Cartonera argitaletxean. Urte batzuetan Liman editore lanetan ibili ondoren Ameriketako Estatu Batuetara joan zen Villanova Unibertsitatean literatura masterra jarraitzera. Gaur egun Brown Unibertsitatean doktoradutza ikasketak egiten ari da.
El Hablador[1] aldizkari birtualaren zuzendari kide eta fundatzaile izan zen, eta Mundo Ajeno[2] argitaletxe independentearen zuzendari kide. Hainbat ipuin liburu eta artikulu akademiko[3] idatzi ditu.
2006an Las Islas liburua argitaratu ondoren Peruko prentsako bi kultura-eranskin garrantzitsuenek (El Comercio-ko El Dominical eta El Peruano-ko Identidades) idazle errebelazio bezala definitu zuten. Ordutik hona, bere ipuinak bai Peruko bai kanpoko hainbat ipuin antologiatan agertu dira.
2010ean Granta literatur aldizkari britainiarrak gazteleraz idazten duten 35 urtetik beherako 22 idazle onenen taldean sartu zuen [4] [5] [6] [7] [8] [9] [10], besteak beste, Santiago Roncagliolo, Andrés Neuman, Pola Olaixorac, Alejandro Zambra eta Samanta Schweblin idazleekin batera.
Hainbat ekitalditan parte hartu du gonbidatu gisa, hauen artean Quito eta Miamiko liburu azokak edo Habanako Idazle gazteen lehenengo nazioarteko jaialdia. Maha-inguru desberdinetan ere parte hartu du Estatu Batuetako unibertsitateetan, hala nola, New York-eko Unibertsitatean eta Los Angeleseko UCLAN edo Berkeleyn.
Yushimitoren lanaren zati bat ingelesera, frantsesera eta portugesera itzulia izan da.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marginalia (Lima, Odradek, 2015)
- Los bosques tienen sus propias puertas (Lima, Peisa, 2013; Madrid, Demipage, 2014)
- Lecciones para un niño que llega tarde (Barcelona, Duomo Ediciones, 2011)
- El mago / Equis (Lima, Sarita Cartonera, 2004; Riobamba, Matapalo Cartonera, 2009)
- Las islas (Lima, [sic], 2006)
- Cuento: Perú-Ecuador 1998-2008. Antología. VV.AA. Aukeraketa eta prologoa: Gabriela Falconí y Carlos Yushimito (Lima: [sic] libros eta Ekuadorreko Embaxada Perun, 2009)
Antologiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Enésima novísima. Nueva narrativa nacional (Lima: Ginebra magnolia, Nº 4-5, 2005)
- Nuevos lances, otros fuegos. Narradores de los últimos años (Lima: Ed. Recreo y San Marcos, 2007. Aukeraketa eta prologoa: Miguel Ildefonso)
- Selección peruana 1990-2007 (Lima: Editorial Estruendomudo, 2007)
- Disidentes. Muestra de la nueva narrativa peruana (Lima: Revuelta Editores, 2007. Aukeraketa eta prologoa: Gabriel Ruiz-Ortega)
- El futuro no es nuestro. Narradores de América Latina nacidos entre 1970 y 1980 (Versión electrónica). (Bogotá: Pie de Página, 2008. Aukeraketa eta prologoa: Diego Trelles Paz)
- Hispanophonies/ Hispanofonías (París: Retors, Nº11, 2010. Selección y prólogo: Iván Salinas y Mariana Martínez Salgado. Laure Gauzé-k itzulia frantsesera)
- Nuevas rutas. Jóvenes escritores latinoamericanos (Guatemala: Piedrasanta Editores. Coedición Latinoamericana, 2010)
- Los mejores narradores jóvenes en Español (Barcelona: Granta Nº11, Urria 2010)
- The Best Young Spanish Language Novelists (London: Granta Nº113, Azaroa 2010)
- Os melhores jovens escritores em Espanhol (Brasil: Granta Nº7, Alfaguara, Ekaina 2011)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Revista de estudios literarios El Hablador
- ↑ Mundo Ajeno Editores
- ↑ Dialnet
- ↑ Granta
- ↑ Larry Rohter. Granta’s List of Rising Literary Stars Spotlights Spanish-Language Authors, The New York Times, 2010.10.01
- ↑ Alison Flood. Granta names 'best young Spanish-language novelists', The Guardian, 2010.10.01
- ↑ Granta names 22 best young Spanish-language novelists, Los Angeles Times, 2010.10.01
- ↑ Inés Martín Rodrigo. El gran relevo literario en español, ABC, 2010.10.04
- ↑ Canon literario se escribe con 'ñ', El País, 2010.10.02
- ↑ Elena Hevia. La revista 'Granta' selecciona a los 22 mejores autores en castellano menores de 35 años, El Periódico de Catalunya, 2010.10.01