COBOL
COBOL | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | CODASYL (en) |
Sorrera-urtea | 1959 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Komisarioa | Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Saila |
Azken bertsioa | ISO/IEC 1989:2023 |
Ezaugarriak | |
Programazio paradigma | procedural programming (en) , Objektuetara bideratutako programazioa eta Programazio inperatibo |
Deskribapena | |
Honen eragina jaso du | FLOW-MATIC (en) , COMTRAN (en) eta FACT (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea, CODASYL (en) eta Amerikar Estandar Nazionalen Institutua |
COBOL (COmmon Bussines-Oriented Languageren akronimoa; euskaraz: Enpresa Aplikazioetara Zuzendutako Lengoaia Orokorra) 1959tik 1961era bitartean bideraturiko programazio-lengoaia. Oinarri gisa ingelesa erabiltzen du. COBOLen ezaugarri nagusia irakurtzeko erraztasuna da. Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailak eskatzen duen lengoaia izatea, datuen egituretan egiten duen enfasia eta ingelesaren antzeko sintaxia dira lengoaia honek halako arrakasta izateko arrazoiak. COBOLen idatzitako programak lau zatitan banatu ziren: Identification, Enviroment, Data eta Procedure. Identification sailak programaren izena zehazten du, eta programaren informazio orokorra du, hala nola egilearen izena, idatzi zen data eta erabileraren deskripzio txiki bat, eta programatzaileak erantsi nahi dion beste edozein agiri. Enviroment sailak zehazten du zein ekipo ari diren erabiltzen, eta programan sartzeko eta irteteko erabiltzen diren artxiboak. Data sailak programan erabiltzen diren datuak deskribatzen ditu. Procedure sailak, berriz, programaren ekintzak diktatzen dituen prozedura-zatia hartzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.