Brocken
Brocken | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.141,2 m |
Prominentzia | 856 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°48′02″N 10°37′02″E / 51.8006°N 10.6172°E |
UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Mendikatea | Harz |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Saxonia-Anhalt |
Rural district of Saxony-Anhalt | Harz barrutia |
Alemaniako hiri-udalerri | Wernigerode |
Babestutako-eremua | Harz National Park (en) |
Brocken, Blocksberg ere deitzen dena, Harz mendilerroko mendirik garaiena da, 1.142 metroko garaierarekin. Saxonia Beherea estatuan dago, Weser eta Elba ibaien artean. Alemaniako iparraldeko mendirik garaiena ere bada. Alpeetako mendien tamainara heltzen ez den arren, bere mikroklima, 2.000 metroko mendiena da. Mendia, irailetik maiatzera arte, elurrez estalita egoten ohi da. Eta, urtean 300 egunez, lainoz estalia ere egoten da. Urtean zehar egoten den batez besteko tenperatura, 2,9 gradutakoa izaten da.
Elezaharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tokian, sorginei eta deabruari buruzko elezaharrak ugariak dira. Goethe idazleak, Fausto bere liburu ospetsuan, elezaharraren zati bat hartu zuen, mendiaren hegian, akelarre gau bat ospatzen zela aipatuz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendi honen tontorrean, munduko lehen telebista antena kokatu zen, 1935. urtean, eta Deutsche Reichspostaren frogako emisioarekin hasi zen. Honen ardura, 1936an Berlinen ospatu ziren Udako Olinpiar Jokoen erretransmizioa ematea zen. 1939. urtera arte jarraitu zuen transmititzen, Bigarren mundu gerra hasi zen arte.