Botkul
Itxura
Botkul | |
---|---|
Mota | aintzira |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°46′N 46°40′E / 48.77°N 46.67°E |
Estatu burujabe | Kazakhstan |
Region of Kazakhstan | Mendebaldeko Kazakhstan |
Botkul[1] (kazakheraz: Боткөл, errusieraz: Боткуль) Erdialdeko Asian kokaturiko aintzira endorreiko gazia da, Kazakhstan eta Errusia arteko mugan[2].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaspiar sakonunean kokaturik dago, 2 metrotako altueran. Solyonaya ibaiak betetzen du eta aintzira endorreikoa izanik ez du hustubiderik, uraren lurrunketa baino. Uda oso beroetan lehortzera iritsi daiteke[3]. Horrek gazitasun maila handia ematen dio.
32 km2-ko azalera du. 9,6 km neurtzen du luzeran eta 6,6 zabaleran.
Flora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Padura gaziak inguratzen du aintzira eta landare halofiloak aurkitzen dira bertan, tamarizak esate baterako[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ «Botkul, Lake | General Info | Database for Hydrological Time Series of Inland Waters (DAHITI)» dahiti.dgfi.tum.de (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ «Боткуль» www.booksite.ru (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ (Errusieraz) «Чудо Аралсора: Степная экспедиция РГО обследовала уникальное озеро в Северном Прикаспии» Русское географическое общество 2022-07-28 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).