Edukira joan

Bizar Urdin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizar Urdin
Jatorria
Egilea(k)Charles Perrault
Argitaratze-data1697
IzenburuaLa Barba azul o barbe buelu eta Bluebeard
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
ArgitaletxeaDr. Grégr a Ferd. Dattel (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoamaitagarri-ipuina eta Ipuina
Hizkuntzafrantsesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa

Bizar Urdin (frantsesez: La Barbe bleu) europar maitagarri-ipuin tradizionala da, 1695ean Charles Perraultek bildu eta garatu zuena. Ipuinak hainbat aldiz ezkondutako eta alargundutako gizon baten istorioa kontatzen du, emazteak aurreko emazteen gorpuak gela debekatu batean ezkutatzen dituela jakiten duenean. Charles Perraultek Gilles de Rais serieko hiltzailean oinarrituta idatzi zuen.[1]

Bizar Urdina hainbat ediziotan berrargitaratu zuten 1950eko hamarkadara arte, gutxi gorabehera; orduan, ospea galdu zuen, haurrentzako irakurketa desegokia zela iritzita. Istorioaren elementu nagusia emazteen gorpuen aurkikuntza denez, Bizar Urdina oso zaila da umeentzako «apaltzen». Faktore horrek, zalantzarik gabe, ohiko «maitagarrien ipuin» gisa duen hedapena murrizten lagundu du; hala ere, Bizar Urdina pertsonaia gaur egungo kulturaren beste esparru batzuetan ere agertzen da, operatik hasi eta bideo-jokoetaraino.

Ipuin honen eragina hain handia izan da, non «Bizar Urdin» deitzen zaion gizon bati, emakumeak liluratu eta abandonatu egiten dituenari.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Irazustabarrena, Nagore. (2012ko azaroaren 18a). «Bizar urdindun serieko hiltzailea» Argia CC-BY-SA lizentzia.
  2. (Ingelesez) Words We're Watching: 'Bluebeard,' the Verb. in: Merriam-Webster..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]