Bioingeniaritza
Bioingeniaritza, ingeniaritza biologikoa, ingeniaritza bioteknologikoa edo ingeniaritza biokimikoa natur zientzietako arazoak, fisika, kimika, matematika eta ordenagailu zientziak erabiliz ebazten dituen ingeniaritzaren arloa da.
Bioingeniariek biologia eta bestelako natur zientzen printzipioak eta ingeniaritzaren lan tresnak erabiltzen dituzte ekonomikoki interesgarriak diren produktuak sortu asmoz. Bioingeniaritzak materia eta energia balantzeak, zinetika kimikoa, biokatalisia, biomekanika, bioinformatika, oinarrizko eragiketak, termodinamika, fluidoen mekanika eta abar erabiltzen ditu. Horregatik Ingeniaritza kimikoaren ataletako bat bezala uler daiteke, kontzeptu, printzipio eta oinarrizko eragiketa berdinak erabiltzen diren arren, bioingeniaritzan sistema bizidunekin lan egiten baita.
Zelula edo bertatik ateratako entzimen erabilera komertziala mugatua dago zelularen bizi baldintzetara, animalia eta landare zelula gehienek ez dute tenperatura alturik jasaten, ezta pH maila azido edo basikoegirik ere. Hala ere, badira organismo batzuk uraren irakite tenperaturaren inguruan edo neutraltasutenik urrun dauden pH-etan bizi daitezkeenak.
Ingeniaritza biokimikoaren koxka organismo edo entzima egokiak baldintza egokietan izatean dago, horien lan etekina maximoa dela ziurtzatzeko.