Bihotz (botanika)
Itxura
Botanikan, bihotza zenbait zurtoin eta taloren barnealdea osatzen duen ehun biguna da.
Dikotiledoneo, gimnosperma eta zenbait pteridofitoren zurtoinetan, bihotza zurtoinaren barnealdea hartzen duen parenkima batek osatzen du, kanpoaldean sorta baskularrek mugatua. Sarri oso ehun arina da, eta batzuetan birxurgatu egin daiteke eta hala erdiko barrunbe huts bat osatu.
Talofitoetan, taloaren kanpoaldea baino ehun malguago bat baino ez da.