Edukira joan

Big Mac indizea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ameriketako Estatu Batuetako Big Mac hanburgesa

Big Mac indizea (ingelesez, Big Mac Index) The Economist aldizkarian argitaratutako indize bat da. Ikerketa ez-zientifiko batean du oinarria, eta McDonald's konpainiaren Big Mac hanburgesa saltzen diren herrialde desberdinetako erosahalmenaren parekotasuna neurtzeko balio du.

Erosahalmenaren parekotasunaren (ingelesez, PPA) teorian oinarritzen da sistema, eta "dolar batek herrialde guztietan ondasun edo zerbitzu kopuru bera erosi behar du" kontzeptuari eusten dio.

Indizeak proposatutako "ondasun edo zerbitzua" Big Mac hanburgesa da. Honela, hanburgesaren balioa Amerikako Estatu Batuetan eta atzerrian berdin balio izateak eragingo lukeen aldaketa azaltzen du Big Mac indizeak. PPPa aldaketa errealarekin parekatzean, ikertutako herrialdeko monetak balio txikiegia edo duen gainbalioa ikus dezakegu.

Sei garestienak (2017ko urtarrilaren 12an)[1]

  1.  Suitza - $6.35(6.50 CHF
  2.  Norvegia - $5.67(49 NOK
  3.  Suedia - $5.26(48 SEK
  4.  Venezuela - $5.25(3,550 VEF
  5.  Brasil - $5.12(16.5 BRL
  6.  Ameriketako Estatu Batuak - $5.06(5.06 USD
50$ izanik herrialde desberdinetan eros zitekeen Big Mac kopurua irudian. Datuak: 2012

Sei merkeenak (2017ko urtarrilaren 12an)[1]

  1.  Ukraina - $1.54(42 UAH
  2.  India - $1.62(100.00 INR
  3.  Malaysia - $1.79(8.00 MYR)
  4.  Hego Afrika - $1.89(26.32 ZAR
  5.  Egipto - $1.91(34.21 EGP
  6.  Errusia - $2.15(130 RUB)

Azkarren irabazitako seiak (2015eko uztaila) Estatistika honek, Big Mac bat erosteko munduko hiri desberdinetan lanean eman beharreko denbora adierazten du. Datuak: 2015.[2]

  1.  Hong Kong - 8.7 min
  2.  Luxenburgo - 10.3 min
  3.  Japonia, Tokio - 10.4 min
  4.  Suitza, Zurich - 10.6 min
  5.  Ameriketako Estatu Batuak, Miami - 10.7 min
  6.  Suitza, Genova - 10.8 min

Geldoen irabazitako seiak (2015eko uztaila) Estatistika honek, Big Mac bat erosteko munduko hiri desberdinetan lanean eman beharreko denbora adierazten du. Datuak: 2015.[2]

  1.  Kenya, Nairobi - 172.6 min
  2.  Filipinak, Manila - 87.5 min
  3.  Mexiko, Mexiko Hiria - 78.4 min
  4.  Indonesia, Jakarta - 66.7 min
  5.  Egipto, Kairo - 62.5 min
  6.  Ukraina, Kiev - 54.7 min

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]