Bideoklub
Bideokluba erabiltzaileari aldi baterako bideoak fisikoki alokatzen dizkion negozioa da.[1]
Normalean, artikulua eman aurretik, dendak bezeroari informazioa eskatzen dio, kreditu-txartela, adibidez; eta identifikazio-datuak; adibidez, nortasun-agiria, kobratzeko, iruzurrik gerta ez dadin.
Antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean, establezimendu fisikoetan, filmak gaika daude antolatuta, bakoitza apalategi batean banatuta. Lapurretak ekiditeko, askotan DVD-en kaxak bakarrik izaten dira bertan, eta filma alokatzean banatzen dira filmak.
Aro baten amaiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980 eta 1990. hamarkadatan ospe handia izan bazuten ere, filmak partekatzeko tresnek lehenik eta streaming-aren iritsierak ondoren, etxean ikus-entzunezkoak kontsumitzeko ohiturak aldatu zituzten. Mende aldaketarekin gutxinaka lokal fisikoak ixten eta sareko plataformen ugaritzea bizi izan zen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Audientziak apurtu ditu bideoklubetan» Egunkaria (Egunkaria): 32..
- ↑ Martin, Xabier. (2023-08-05). «'Streaming'-ak izozturik utzi ditu bideoklubak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).