Bhutandar izen
Bhutandar izena herrialde hartan ohiturazkoa den izen sistema da. Iparraldean eta hegoaldean izendatzeko ohiturak ez dira berdinak: iparraldean, inork ez du deiturarik, nobleziak izan ezik[1][2], hala nola, Wangchuck errege-familiaren abizena[3], eta hegoaldean, seguruenik indiar eraginpean, kasta edo herrien izenak deitura gisa erabiltzen dira[4].
Tibetar jatorriko izena (zehatzago esanda, bi[5] edo gutxitan hiru) jaio eta egun gutxira monje batek edo gurasoek eman ohi diote haurrari[2][6]. Izen-multzoa oso mugatua denez, bhutandar batzuek jatorrizko herriaren izena jartzen dute izenen aurrean, baina ez da deitura eta ez da heredatzen[5]. Asko erabiltzen dira ezizenak, eta haran, herri edo etxe baten izena ezizen bihur daiteke[2].
Ezkontideetako inork ez du izena aldatzen, eta seme-alaben izenek askotan ez dute zerikusirik gurasoen izenekin[5][7]. Izen gehienak epizenoak dira[8] (adibidez, Dorji, Tshering), baina Wangmo, Choden eta Lhamo izenak beti emakumezkoak dira, eta Wangdi edo Wangdue beti gizonezkoa[6].
Eskaera egiterakoan, ohorezko trataera erabiltzea derrigorrezkoa da[1].
Gizarte-klasea | Ohorezko trataera[4] |
---|---|
errege-familiako gizonak | Dasho |
errege-familiako emakumeak | Ashi |
monjeak | Lyonpo |
irakasleak eta monje errespetatuak | Lopon |
monje birjaioak | Rinpoche |
mojak | Anim |
gizon arruntak | Aap |
emakume arruntak | Am |
mutilak | Busu |
neskak | Bum |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Bhutan. International Business Publications USA, 38 or. ISBN 9780739742747..
- ↑ a b c (Ingelesez) Bisht, R.C. (2008). International Encyclopaedia Of Himalayas. Mittal Publications, 125 or. ISBN 9788183242653..
- ↑ (Ingelesez) Schuelka, Matthew J.; Maxwell, Tom W. (2016). «Education in Bhutan: Culture, Schooling and Gross National Happiness» Asia-Pacific Region: Issues, Concerns and Prospects 36: 2. ISBN 978-981-10-1647-9. ISSN 1573-5397..
- ↑ a b (Ingelesez) Armington, S. (2010). Bhutan. Lonely Planet, 48 or. ISBN 9781742203140..
- ↑ a b c (Ingelesez) World and Its Peoples: Eastern and Southern Asia. Marshall Cavendish Corporation, 507 or. ISBN 9780761476313..
- ↑ a b (Ingelesez) Epstein, Irwing. (2008). The Greenwood Encyclopedia of Children's Issues Worldwide: Asia and Oceania. Greenwood Press, 69 or. ISBN 9780313336201..
- ↑ (Ingelesez) Mittra, S.; Kumar, B. (2004). Encyclopaedia of Women in South Asia: Bhutan. Kalpaz, 21 or. ISBN 9788178351940..
- ↑ (Ingelesez) Crins, R. (2008). Meeting the "other": Living in the Present: Gender and Sustainability in Bhutan. University of Chicago Press, 134 or. ISBN 9789059722613..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |