Bhaskara II.a
Bhaskara II.a | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | भास्करा |
Jaiotza | Vijaypura barrutia, Beed (en) eta Bidar (en) , 1114 |
Heriotza | Ujjain, 1185 (70/71 urte) |
Familia | |
Aita | Maheśvara |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, astronomoa eta astrologoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Bhaskara (1114-1185), Bhaskara II.a eta Bhaskara Achārya ("Bhaskara irakaslea") izenez ere ezaguna, matematikari eta astronomo indiar bat izan zen. Bijjada Bidatik hurbil jaio izan zen (egungo Bijapurreko barrutia, Karnatakako estatua, Hegoaldeko India) eta Ujjaingo astronomia behatokiaren burua izan zen, Varahamihiraren eta Brahmaguptaren matematika tradizioa jarraituz.
XII. mendean, Bhaskara matematika eta astronomia ezagueren gailurra izan zen. Kalkuluan, astronomian, zenbaki-sistemetan eta ekuazioen ebazpenean lortutako ezagutza, beste inork ez zuen lehenago lortu hainbat mendetan. Bere zientzia lan garrantzitsuak hauek dira: Lilavati (aritmetikari buruz), Bijaganita (Aljebra) eta Siddhanta Shiromani (1150ean idatzia eta bi atal dituena: Goladhyaya (esfera) eta Grahaganita (planeten matematika)).
Matematika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste, hauek dira Bhaskarak matematikari egindako hainbat ekarpen:
- Pitagorasen teoremaren froga azalera bera kalkulatuz bi modu desberdinetan eta gero gaiak ezeztatuz honako formula hau lortzeko: .
- Lilavati liburuan, bigarren mailako, hirugarren mailako eta laugarren mailako ekuazio indeterminatuen ebazpenak.
- ax2 + b = y2 motako bigarren mailako ekuazio indeterminatuen ebazpenak.
- Ekuazio lineal eta koadratiko (Kuttaka) indeterminatuen ebazpen osoak. Bhaskara II.ak lortutako arauak XVII. mendeko Berpizkundearen matematikari europarrek lortutako berberak dira.