Beroso
Beroso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Babilonia, K.a. IV. mendea |
Herrialdea | Akemenestar Inperioa Seleukotar Inperioa |
Heriotza | K.a. III. mendea ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, historialaria, idazlea, apaiza eta astrologoa |
Lantokia(k) | Babiloniar Inperioa |
Beroso (akadieraz, Bêl-re'ušunu) Babiloniako apaiz bat izan zen, K.a. III. mendearen hasieran lan egin zuena, Seleukotar inperioaren garaian. Bere jarduera K.a. 350 eta K.a. 270 urteen artean finkatu ohi da. Bere lana gorde izen ez bazen ere, beste idazleek aipatu zuten Babiloniako historiari buruz aritzen zirenean, eta horregatik, erreferentziala da Mesopotamiako historiografian.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babiloniaren historia bat idatzi zuen, Babiloniaka izenekoa, hiru liburutan, grekoz, baina aipuak baino ez dira gorde. Beroso šatammu zen tenplu batean, hau da, tenpluko apaiz nagusia; kargu horrek Esagilaren artxiboetara sartzeko aukera eman zion zen. Esagila Babilonian zegoen Marduken tenplu handia eta zaharra zen, Marduk Babiloniako jainko gorena baitzen
Berosori astronomia- eta astrologia lanak idatzi zutela ere esaten da, gerorako kronistek edo adituek egin zituzten erreferentzien bidez baino ezagutzen ez direnak.
Flavio Josefo I. mendeko historialari juduak Berosoren lana erabili zuen Bibliako kontakizuna ilustratzeko eta baieztatzeko bere K.o. I. mendeko liburuan: Juduen antigoaleko kontuak (Ιουδαϊκή αρχαιολογία). Babiloniakaren zati bat aipatzen du, eta Oannes izeneko pertsonaia misteriotsu baten agerraldia kontatzen du; erdi gizon erdi arraina zena, eta Mesopotamiako lehen biztanleei hainbat gauza irakatsi ziena. Beste pasarte batean, Berosotik uholde aurreko monarka mesopotamiarren zerrendaren zati bat kopiatu zuen; bertan, Uholde Handiaren garaiko hamar errege aipatzen dira, eta erregeen sumertar zerrendarekin bat dator hein batean. Duela gutxi, Rusell Gmirkin ikertzaile estatubatuarrak Berosoren testuaren, (grekoz Babiloniaren historia kontatzen duena), Manetonen testua ( Egiptoko historiarekin grekoz ere kontatzen duena) eta Testamendu Zaharraren idazketaren arteko harremana aldarrikatu du.
Zazi-Beroso
[aldatu | aldatu iturburu kodea]El Beroso gfltsua edo Zazi-Beroso, ustez Berosok egindako liburua da, baina, berez, faltsutze landua izan zen. 1498an, Annio de Viterbo izeneko Alexandro VI.a aita santuko ofizial batek Berosoren liburu galduak aurkitu nahi izan zituen. Eragin pixka bat izan zuten Errenazimentuko pentsamoldean, biztanleriari eta migrazioari buruz; izan ere, Anniok errege-erreginen zerrenda eman zuen Jafetetik aurrera, eta, hartara, hutsune historiko bat bete zuen Bibliaren kontaketaren ondoren. Anniok iturri klasikoetako irudiak ere sartu zituen eskema biblikoaren barruan, eta Commentaria super opera diversorum auctorum de antiquitatibus gisa argitaratu zuen bere kontakizuna. Horren ondorioz, teoria sofistikatuak sortu ziren Europako mendebaldeko apaiz druidak zituzten arraza zeltei buruz.[1]Espainiari dagokionez, Jafeten seme eta Noeren biloba omen zen Jefeten oinordekoak Espainiako errege-erreginen zerrenda bat asmatu zuen, eta, ustez, monarkia bat eratu zuen Espainia osoan, Uholdearen ondoren.[2]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Berosus ilargi-kraterrak izen hori darama bere ohorean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Michael A. Morse: How the celts came to Britain (pág 15). Stroud: Tempus Publishing, 2005.
- ↑ Julio Caro Baroja: Las falsificaciones de la Historia (en relación con la de España), pág 57. Círculo de Lectores, 1991.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Perseus Digital Library, Tufts Unibertsitatea. (Antzinaroko eta Erdi Aroko testuen Datu Basea)
- Suda, XI. mendeko bizantziar "entziklopedia historikoa" (Online bertsioa; grezierazko jatorrizko testua eta ingelesezko itzulpena ematen ditu.). Stoa Consortium eta Kuntuckyko Unibertsitatea.
- Pallicer de Ossau, Ioseph (1973). Beroso de Babilonia en Chaldea Valentzia