Bernardo Maria Garro
Itxura
Bernardo Maria Garro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mundaka, 1891ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Bilbo, 1960ko irailaren 14a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Izengoitia(k) | Otxolua |
![]() |
Bernardo Maria Garro Basterretxea, goitizenez Otxolua, (Mundaka, Bizkaia, 1891ko abuztuaren 22a - Bilbo, Bizkaia, 1960ko irailaren 14a) itzultzailea eta euskal idazlea izan zen. Euskaltzain urgazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbon merkataritza ikasketak egin ondoren, Argentinara joan zen; han zazpi urte eman zituen (1920-1927). 1932. urtean Croce-ren Bertolda eta Bertoldin obra euskaratu zuen. Ondoren Jean Barbier lapurtarraren zenbait ipuin bizkaierara egokitu zituen. Harena da halaber, oraindik argitara eman ez den Lau Ebanjelioak obra, Gomá-ren Evangelios Concordados lanaren itzulpena.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ixtorio-mixterio ipuin-mipuinak (1990, Labayru)
- iBijar Doniane'ra! (1929, Errementeria)
Itzulpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bertolda'ren maltzurkeri zurrak eta Bertoldi'ren txaldankeri barregarrijak; Della Croce (1932, Verdes-Atxirika)
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Bernardo Maria Garro», Literaturaren Zubitegia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.