Edukira joan

Bay Viewko tragedia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bay Viewko tragedia
Map
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Bay Viewko sarraskia (Bay Viewko tragedia ere deitua) greba baten ondorio latza izan zen 1886ko maiatzaren 4an antolatu zena, eta eraikuntzako 7.000 langilek eta 5.000 langile poloniarrek Milwaukee-ko (Wisconsin) St. Stanislaus Catholic Church elizan bildu ziren haien ugazaben aurka, zortzi orduko lanaldia errespetatu zezaten.[1] Egun batzuk lehenago, maiatzaren 1an, Chicagoko inguruneetan manifestazio baketsu bat antolatu zen, antzeko eskaerekin.

Astelehenerako, maiatzaren 3a, parte-hartzaileen kopurua 14.000 langilera hazi zen, eta Milwaukee Iron Company-ko ijezketa trenbide batean bildu ziren, Bay View-en. 250 guardia nazional bertaratu ziren, Jeremiah M. Rusk gobernadore errepublikanoaren agindupean. Grebalariek hiriaren komertzio guztiak itxi zituzten, North Chicago Rolling Mils-ekoak izan ezin, Bay View-en. Guardiek manifestariak tirokatzeko agindua zuten, hauek Mils-era sartzen ausartzen baziren. Baina kapitain batek aginduak jaso zituenean, beste esanahi desberdin bat ailegatu zitzaion: haren gozinei agindu zien gizon bat aukeratzeko, eta agindua ematean, bera tirokatzeko hil egin arte. Langileek zelai batzuetan kanpatu zuten, eta Kosciuszko Milizia maiatzaren 4an ailegatu zen. Hurrengo eguneko goizean, manifestariak, momentu horretan umeak zituztelarik, errotara hurbildu ziren, eta tirokatuak izan ziren. Zazpi pertsona galdu zuten bizitza, tartean hamahiru urteko ume bat.[2][3] Protesta bitartean askok zaurituak izan ziren. Egunkariek kaleratutako kontaketa ezberdinek beste biktima posibleak aipatzen dituzte, baina hil ziren zazpiek izen eta abizena zuten (Frank Kunkel, Frank Nowarczyk, John Marsh, Robert Erdman, Johann Zazka, Martin Jankowiak eta Michael Ruchalski).[4]

1986. urteaz geroztik, Bay Viewko Elkarte Historikoaren kideek, Wisconsingo Historia Laboralaren Elkarteak eta beste komunitate elkartek protestetan bizitza galdu zutenak omentzeko ekitaldiak antolatu izan dituzte. Ekitaldia maiatzaren lehenengo igandean izaten da, 15:00etan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. The History of Wisconsin. State Historical Society of Wisconsin 1973-1998 ISBN 0870201220. PMC 524187..
  2. 1889-1976., Korn, Bernhard C.,. (1980). The story of Bay View. Milwaukee County Historical Society ISBN 0938076051. PMC 7244085..
  3. http://www.uwm.edu/People/emj9/Labor%20Walk/interface%20two.html
  4. (Ingelesez) Nikolic, Nickolas. «The Bay View Massacre, 125 years later» Urban Milwaukee (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]