Basoen Nazioarteko Eguna
Basoen Nazioarteko Eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun awareness day (en) |
Honen izena darama | baso |
Commemorates (en) | baso |
Indarraldi | 2013 - |
Egun | Martxoaren 21 |
Promulgatze | 2012ko abenduaren 21a |
Argumentu nagusia | baso |
Antolatzailea | Nazio Batuen Erakundea |
Webgune | un.org… |
Hashtag | #JIF2018 eta #InternationalDayofForests |
Basoen Nazioarteko Eguna martxoaren 21ean ospatzen da, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2013ko azaroaren 28an emandako ebazpenari jarraituz. [1] Urtero, hainbat ekitaldiren bitartez gogorarazi nahi zaio jendeari baso mota guztiek eta zuhaitzek egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat duten garrantziaz. [2] [3] Basoen Nazioarteko Egunean, herrialde askotan basoei eta zuhaitzei buruzko tokiko, nazioko eta nazioarteko jarduerak antolatzen dira, zuhaitzak landatzeko kanpainak adibidez. Basoei buruzko Nazio Batuen Foroaren Idazkaritzak honelako ekitaldiak antolatzeko dei egiten du, Elikadura eta Nekazaritza Erakundearekin lankidetzan, eta gobernuekin eta nazioarteko, eskualdeko eta eskualde azpiko erakundeekin elkarlanean. [4]
Basoen Nazioarteko Eguna 2013ko martxoaren 21ean ospatu zen lehen aldiz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) "Basoen Nazioarteko Eguna" NBEren Batzar Nagusia, 2012ko azaroak 28.
- ↑ (Ingelesez) Holmgren, Peter. 2013, March 21. "Sharing positive views about forests and trees on the International Day of Forests," CIFOR.
- ↑ (Ingelesez) 21 Reasons To Celebrate The Value Of Trees In Honor Of International Day Of Forests. Huffington Post.
- ↑ (Ingelesez) "International Day of Forests," FAO.org.