Edukira joan

Barcelos

Koordenatuak: 41°32′N 8°37′W / 41.53°N 8.62°W / 41.53; -8.62
Wikipedia, Entziklopedia askea
Barcelos
Barcelos
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaBraga
Izen ofizialaBarcelos
Jatorrizko izenaBarcelos
Posta kodea4750
Geografia
Koordenatuak41°32′N 8°37′W / 41.53°N 8.62°W / 41.53; -8.62
Map
Azalera378,7 km²
Altuera40 m
MugakideakPovoa de Varzim, Esposende, Viana do Castelo, Ponte de Lima (en) Itzuli, Vila Verde, Braga eta Vila Nova de Famalicao
Demografia
Biztanleria120.391 (2011)
−3.440 (2004)
Dentsitatea318 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1140
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakKamienna Góra, Vierzon, Pontevedra, São Domingos (en) Itzuli, El Jadida, Recife eta Svishtov (en) Itzuli
cm-barcelos.pt

Barcelos Portugalgo Bragako barrutian dagoen udalerria da. 2011ko erroldaren arabera, herriak 120.391 biztanle ditu.

Lehenengo asentamendua erromatarren garaikoa izan zen. 1140 urtean Alfontso I.a Portugalgoak herri foruak eman zizkion eta XV mendean Bragantzako dukeek beren egoitza bihurtu eta herria nabarmen hazi zen. 1755eko Lisboako lurrikarak Dukeen jauregia suntsitu zuen eta gaur egun aire libreko museoa da.

Barcelosko oilarraren kondaira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalgo ezagunenetakoa da eta herrialdeko sinbolo bihurtu da. Kondairak dioenez Donejakue bidea egiten ari zen erromes galiziar bat Barcelosko hiritik ateratzen ari zela atxilotu egin zuten terrateniente bati dirua lapurtu ziola esanez eta urkatzera zihoazenean honek epailearen aurrera eramateko eskatu zien guardiei. Hau oilasko errea jkaten ari zen eta erromesak esan zion bera errugabea zela eta froga jaten ari zen oilaskoa zutitu eta kantuan hasiko zela.

Epaileak ez zion kasurik egin baina erromesa urkatu zuten unean oilaskoa zutitu eta kantari hasi zen. Epailea berehala joan zen urkatuaren bila eta bizirik zegoela ikusi zuen, korapiloa gaizki eginda egoteagatik salbatu zen galiziarra.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an 89 fregesia zituen, Portugal guztian fregesia gehien zituen udalerria zen, baina ondoren fregesiak batzuk fusionatu eta gaur egun 60 ditu.

Biztanleriaren bilakaera (1801 - 2011)[1]
1801 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
78 934 40 859 46 953 58 360 83 211 103 773 111 733 122 096 120 391

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bragantzako dukeen jauregiaren hondarrak.
  • Barcelosko zubia.

Herritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]