Barberini jauregia
Barberini jauregia | |
---|---|
Palazzo Barberini | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Italiako udalerri | Roma Capitale |
Municipio of Rome | Municipio I |
Koordenatuak | 41°54′12″N 12°29′23″E / 41.90332421°N 12.48985607°E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1625 - 1638 |
Berrikuntza | 1949 - 2011 |
Underdrawing | 1950eko azaroaren 4a |
Jabea | Italia |
Komisarioa | Francesco Barberini (en) Taddeo Barberini |
Izenaren jatorria | Francesco Barberini (en) Taddeo Barberini |
Erabilera | Arte galeria |
Erabiltzailea | Galleria Nazionale d'Arte Antica (en) Istituto Italiano di Numismatica (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Carlo Maderno Gian Lorenzo Bernini Francesco Borromini |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Barberini jauregia (italieraz: Palazzo Barberini) Italiako Erroma hiriburuko Kirinal muinoan kokatua dagoen jauregi bat da, Trevi rionean. Aintzinako Artearen Galeria Nazionala dago bertan[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1549an Sforza familiak palazetto bat eraiki zuen bertan baina 1625 urtean Alessandro Sforza kardinalak diru arazoak izan zituen eta Maffeo Barberinik (Urbano VIII.a Aita Santua) erosi zion eremua. Aurretik zegoena eraitsi eta jauregi berria altxatu zuen.
1627an Carlo Maderno arkitektuak abiatu zituen lanak eta 1629an hau hil zenean Francesco Borromini eta artean hasiberria zen Gian Lorenzo Berninik jarraitu zuten eraikuntzarekin. Bernini berak amaitu zuen jauregia 1633an. Urbano VIII hil zenean Inozentzio X.a Aita Santuak konfiskatu zuen jauregia, baina Barberini familiari itzuli zion 1653an.
Gaur egun, Corsini jauregiarekin batera, Antzinako Artearen Galeria Nazionalaren (Galleria Nazionale d'Arte Antica) museoa osatzen du.
Erakusketako hainbat lan nabarmen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Giovanni da Rímini, Kristoren bizitzaren istorioak, h. 1305
-
Filippino Lippi, Ama Birjina haurrarekin
-
Quentin Massys, Erasmo Rotterdamgoaren erretratua
-
Hans Holbein Gazgea, Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren erretratua
-
Il Sodoma, Parkak
-
Giovanni Antonio Bazzi (Sodoma), Emakume sabinen bahiketa
-
Piero di Cosimo, Maria Magdalakoa irakurtzen
-
Bernardino Butinone, Gurutziltzaketa
-
Andrea Solario, Adama mandolinarekin
-
Garofalo, Kristoren Igokundea
-
Rafael, Fornarina
-
Lorenzo Lotto, Birjina eta Haurra santuen artean
-
Beccafumi, Ama Birjina haurrarekin
-
Bronzino, Stefano Colonnaren erretratua
-
Orazio Borgianni, Autorretratua
-
Orazio Borgianni, Familia sakratua
-
Mathias Stomer, Sanson eta Dalila
-
Francesco Albani, Merkurio eta Apolo
-
Andrea Sacchi, Hiru Magdalenak
-
Guercino, Pinturaren eta eskulturaren alegoria
-
Guercino, Kristoren zigortzea
-
Guido Reni, Gazteetako autorretratua
-
Guido Reni, Aita San Jose
-
Guido Cagnacci, Madalena konorterik gabe
-
Elisabetta Sirani (ustez), Beatrice Cenciren portreta
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Blunt, Anthony. (1958). The Palazzo Barberini. Journal of the Warburg and Courtauld Institutes.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gallerie Nazionali Barberini Corsinsi museoaren vebgune ofiziala Ministero della Cultura.