Baluarte
Itxura
Baluarte edo bastioia gotorleku bateko hormaren zati bat da, kanporantz irtena dagoena. Pentagono formakoa izaten da, eta honako zati hauek osatzen dute: angelu irtena egiten duten bi alde, hormari atxikitzeko bi albo eta sartzeko gola bat.[1]
Italian garatua XVI. mendean, Europa osora zabaldu zen XVI.ean. Izan ere, Erdi Aroko dorre eta gazteluak ez ziren eraginkorrak kanoien aurka. Bastioiak era egokian banatuz gero, elkarren alboak babesteko aukera ematen zuten, angelu itsurik utzi gabe. Etsaia hurbiltzen zelarik, bai adarbetik, bai alboetako kasamatetatik, tiro egin zitzaiokeen. [2] XIX. mendearen erdialdera arte erabili ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iruñeko harresiak: glosarioa. pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2023-6-17).
- ↑ Gotorleku modernoak. bertan.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2023-6-18).