Edukira joan

Baekgango gudua

Koordenatuak: 36°00′N 126°42′E / 36°N 126.7°E / 36; 126.7
Wikipedia, Entziklopedia askea
Baekgango gudua
Goguryeo–Tang Gerra
Data663ko abuztuaren 27-abuztuaren 28 (Ilargi egutegia)
663ko urriaren 4-5 (Juliotar egutegia)
LekuaBaengma ibaia, Korea
Koordenatuak36°00′N 126°42′E / 36°N 126.7°E / 36; 126.7
EmaitzaTang dinastiaren eta Sillaren garaipena.
Gudulariak
Tang dinastia
Silla
Yamato Japonia
Baekje
Buruzagiak


Indarra
  • 13.000 Tang tropa
  • 170 Tang itsasontzi
  • Silla zaldizko ezezagunak
  • 42.000 Yamato tropa
  • 800 Yamato itsasontzi
  • Baekje tropa ezezagunak
Galerak
Ezezaguna, baina aurkariak baino askoz txikiagoa 400 itsasontzi; 10.000 tropa; 1.000 zaldi

Baekgango gudua edo Hakusikineoko gudua (白村江の戦い; Hakusuki-no-e no Tatakai) 663ko abuztuaren 27 eta abuztuaren 28 bitarte Baekje korear erresumaren eta Yamato Aroko Japonia aliatuen eta Silla eta Tang dinastiako txinatarren aliantzaren arteko gudua izan zen.

Sakontzeko, irakurri: «Koreako Hiru Erresumak»

660an Koreako penintsula hiru erresumatan banatuta zegoen: Baekje, Silla eta Goguryeo, I. mendetik penintsula osoaren kontrola izateko borrokatu zirenak. Goguryeok, gainera, Sui dinastia eta Tang dinastiako txinatarren aurkako gerra etengabeak egin zituen[1]. Hiru erresumen artean gerra etengabea bazen ere, euren arteko aliantzak aldakorrak ziren.

Tang dinastiak Silla okupatu zuenean, Yamato Aroko Japoniak flota bat bidali zuen 40.000 gizonekin Baekje baesteko, eta Geum ibaiaren bokalean lehorreratzen saiatu ziren. Hala ere, bertan Sillaren eta Tangen blokeoa zuten, gutxiengoan egonagatik ere bi eguneko erasoari aurre egiteko gai izan zirenak. Bigarren egunean kontraerasoa egin zuten eta flota garaitu zuten[2].

Gerraren ondorioz Japonia Koreako penintsulatik erretiratu zen eta Aro Modernoa iritsi arte Japoniaren galera militar handiena izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Shin, Hyong-Sik. (2005). A brief history of Korea. Ewha womans university press ISBN 978-89-7300-602-1. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  2. (Ingelesez) Grant, R. G.. (2010-05-03). Battle at Sea: 3000 years of naval warfare. Dorling Kindersley Limited ISBN 978-1-4053-3505-8. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]