Edukira joan

Badolato

Koordenatuak: 38°34′00″N 16°32′00″E / 38.5667°N 16.5333°E / 38.5667; 16.5333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Badolato
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Calabria
ProbintziaCatanzaroko probintzia
Posta kodea88061
ISTAT kodea079008
HerriburuaBadolato
Geografia
Koordenatuak38°34′00″N 16°32′00″E / 38.5667°N 16.5333°E / 38.5667; 16.5333
Map
Azalera37,07 km²
Altuera240 m
MugakideakIsca sullo Ionio, Santa Caterina dello Ionio, Brognaturo eta San Sostene
Demografia
Biztanleria2.843 (2023ko urtarrilaren 1a)
−131 (2018)
Dentsitatea77 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0967
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakWetzikon (ZH)
Katastro kodeaA542
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaCZ
comune.badolato.cz.it

Badolato Italiako udalerri bat da. Catanzaroko probintzian kokatuta dago, Calabria eskualdean. 2.843 biztanle ditu, 37,07 kilometro koadroko azaleran banatuta.

Errefuxiatuen Harrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997ko abuztuan, etorkin talde bat Santa Caterina dello Ionioko hondartzara iritsi zen. Gehienak Kurduak ziren. Zortziehun lagun horiek, gerratik ihesi, egoera tamalgarrian heldu ziren kostaldera. Prefekturarekin adostuta, Gerardo Mannello Badolatoko alkatearen administrazioak 400 pertsona hartu zituen.[1] Hasieratik Badolatoko herritarrek errefuxiatuekiko erakutsi zuten babesa eta elkartasun uholdea eredugarria izan zen.[2] Hain zuzen ere, herritarren eskuzabaltasuna izan zen prozesuaren gakoa.[1]

Herritarrek, errefuxiatuak premiazko egoeran zeudela ikusita, herriko eskolan behin behineko aterpe bat sortu zuten eta heldutakoei janaria eta beste oinarrizko baliabideak eskaini zieten. Ondoren, errefuxiatu familia gehienak Italia osoko beste atxilo zentro batzuetara bidali zituzten. Garai horretan, Badolatoko alkateak, errefuxiatu batzuk hartzearen aukera eztabaidatzeko, herriko batzarrera deitu zuen. Badolatoko herritarrek berehala onartu zuten proposamena eta hasi ziren herriko etxe hutsak konpontzen. Horrez gain, herritar askok errefuxiatuak “adoptatu” zituzten eta bere bizitza familiarrean integratu zituzten.[2]

Komunitatearen jokaera funtsezkoa izan da errefuxiatuen laguntzan eta integrazioan. Bizilagun ugarik beraien abandonaturiko etxeak prezio baxuan eskaini dituzte. Proiektua ikaragarrizko inpaktua izan du asilo eskatzaileen eta Badolatoko biztanleen bizitzan, ekonomikoki, kulturalki eta baita sozialki ere. Errefuxiatuak oso egoera zaurgarrian heldu ziren, eta etxebizitzen eskaintzak bere bizi baldintzak zeharo hobetu ditu.[2]

Udalaren ekimenak, errefuxiatuen independentzia eta autosufizientzia bultzatzea zuen helburu. Etxebizitzen eskaintzaz gain, Italiera  eta formakuntza ikastaroak egiteko aukera eskaini zen. Horretaz aparte, Kurdu, Etiopiar eta eritrear haurrek bertako eskolan ikasteko aukera izan dute.[2]

Errefuxiatuek, udalaren laguntzarekin, hainbat sektoretan lana aurkitu dute, hala nola ostalaritza, nekazaritza, turismoa edota etxeen zaharberritzea.Hori horrela izanda ere, errefuxiatuek zailtasun handiekin topo egiten dute. Lan aukerak murritzak dira  Italiako hegoaldean, eta Badolatoko hainbat herritar bezala, etorkin askok Italiako iparraldera edo Europako iparraldera emigratu behar izan dute lan bila.[2]

Badolatok honako udalerri hauekin egiten du muga:

Isca sullo Ionio
Santa Caterina dello Ionio
Brognaturo
San Sostene

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1Badolato, il borgo calabrese salvato dai migranti - la Repubblica

  1. a b (Italieraz) «Badolato, il borgo calabrese salvato dai migranti» la Repubblica 2021-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).
  2. a b c d e «U Focularu: The Home Village» World Habitat (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]