Edukira joan

Azido sulfoniko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kimika organikoan azido sulfonikoak organosufre konposatuen klase bat da, R−S(=O)2−OH formula orokorra dutenak, non R alkilo edo arilo talde bat den[1].

Azido sulfonikoaren egitura orokorra

Azido sulfonikoen gatz eta esterrei sulfonato esaten zaie.

Azido sulfonikoak azido sendoak dira. Bestetik, polartasun handia dutenez solido kristalino edo irakite-puntu altuko likidoak dira.

Azido arilsulfonikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido arilsulfonikoak sulfonazioaren bidez gertatzen da. Normalean, sufre trioxidoa usatzen da agente sulfonatzaile gisa.

Erreakzio honetan sufre trioxidoa elektroizalea da eta arenoa nukleozalea. Erreakzioa adibide tipikoa da ordezkapen aromatiko elektroizalearena[2].

Azido alkilsulfonikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido alkilsulfonikoak prestatzeko hainbat metodo dago.

Sulfoxidazioan alkanoak sufre dioxido eta oxigeno nahaste batez tratatzen dira. Industrian erreakzio hau baliatzen da surfaktante moduan usatzen diren azido alkilsulfonikoak prestatzeko[3].

Azido alkilsulfoniko asko sintetizatzen dira mutur alkenoei edo haloalkanoei bisulfitoa erantsiz.

Erabilera-esparru zabala dute sintesian eta industrian azido sulfonikoek: erreaktibo, katalizatzaile, surfaktante, tindu edo botika moduan.

Hainbat adibide

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taurine Perfluorooctanesulfonic acid structure Tosic acid
Taurina azido aminosulfonikoak

ugaztunen metabolismoan paper garrantzitsua du

Azido perfluorooktano sulfonikoa surfaktantea da

eta poluitzaile organiko iraunkorra

Azido para-toluenosulfonikoa

erreaktibo inportantea da

Nafion3 Sodium dodecylbenzenesulfonate skeletal Coenzyme M (CoM)
Nafiona azido sulfoniko polimerikoa da Sodio dodezilbentzenosulfonatoa detergenteetan

usatutako surfaktantea da

Koentzima M

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Azido sulfoniko. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.
  2. March, Jerry. (1992). Advanced organic chemistry: reactions, mechanisms and structure. (4th ed. argitaraldia) J. Wiley & sons ISBN 978-0-471-60180-7. (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  3. (Ingelesez) Kosswig, Kurt. (2000). «Sulfonic Acids, Aliphatic» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (John Wiley & Sons, Ltd)  doi:10.1002/14356007.a25_503. ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).