Ayusik bere lantza astinduz errebeldeak suntsitzen ditu
Ayusik bere lantza astinduz errebeldeak suntsitzen ditu | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Giuseppe Castiglione |
Sorrera-urtea | 1755 |
Komisarioa | Qianlong |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 27,1 () × 56,5 () cm |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Jauregiko Museo Nazionala |
Bilduma | Jauregiko Museo Nazionala |
Ayusik bere lantza astinduz errebeldeak suntsitzen ditu[1] (txinera tradizionalez: 畫阿玉錫持矛蕩寇圖) Giuseppe Castiglionek (Lang Shinin) paper horizontalean eta tintarekin egindako pintura bat da, Qing dinastiaren baitan, 1755an. Taipeik Jauregiko Museo Nazionalean ikus daiteke.
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ayusi (mongolieraz: ᠠᠶᡡᠰᡳ; txinera tradizionalez: 阿玉锡) Txinako enperadoreari zerbitzuak eskaintzen zizkien dzungariar leinuko kidea zen[2]. Yongzheng enperadorearekin (1723-1735) lider militarrean bilakatu zen. Qianlong enperadoreak Dzungariako Khanerriaren aurka Gädän-Olan 1755an izandako papera saritu nahi zuen, gauez eta traizioz hartu zuen hiria[3]. Qianlongek Ayusiren koadro hau eskatu zion Giuseppe Castiglioni gorteko margolariari. 1755ko uztailaren 20an margotu zuen erretratua[4].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolanak, erdian, Ayusi lider militarra dauka zaldi beltz baten gainean, gorputz erdiko kota batekin, larruzko babesak eta txinatar gorteak neguan eramaten zuen txano bat. Begi batean pauma luma bat darama, geziz betetako buiraka bat, fusil bat bere bizkarrean eta zaldiaren aho-uhalak esku bakarrarekin eusten ditu. Margolanaren erdialdean ez dago ez fondorik ez dekoraziorik, eta zaldia hegan egongo balitz bezala dago, lurrik gabe.
Giuseppe Castiglionek lantza marraztu zuenean, oraindik erabiltzen zen Txinan. Hala ere, arma mota hori jada erabiltzeari uzten ari zen, lantzen ordez praktikoagoak ziren beste arma batzuk erabiltzen baitziren[5]. Ezkerrean eta eskuman txinatar karaktereak daude. Ezkerrean Ayusiren balentria azaltzen da.
Erabilitako teknika Mendebaldeko margolan klasikoen eta txinatar margolanen nahasketa bat da.
Filatelia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan honekin 2016an Taiwanek posta-zigiluak egin zituen, Ayusi eta bere zaldiaren xehetasun batekin[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ École française d'Extrême-Orient, Musée Guimet (Paris, France), Musée Cernuschi, , A. Maisonneuve, 1992, p. 77-87.
- ↑ Tʻung pao: Tʻoung pao. E.F. Brill, 1975, p. 259
- ↑ Rawski, Evelyn Sakakida. (1998). The last emperors : a social history of Qing imperial institutions. University of California Press ISBN 0-520-21289-4. PMC 37801358. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
- ↑ Seok Bum Jae, p. 85.
- ↑ Yin, Dengguo; 殷登國.. (2006.01). Dong xi wen wu qu tan. (Chu ban. argitaraldia) Zhi shu fang ISBN 986-7151-23-2. PMC 814284053. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
- ↑ Franco Filanci, « », l'Arte del Francobollo, UNIFICATO - C.I.F. srl, vol. 54, gennaio 2016, p. 61.