Ayurbarwada Buyantu Khan
Ayurbarwada Buyantu Khan | |||||
---|---|---|---|---|---|
1311ko apirilaren 7a - 1320ko martxoaren 1a ← Külüg Khan - Gegeen Khan →
1311ko apirilaren 7a - 1320ko martxoaren 1a ← Külüg Khan - Gegeen Khan → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Khanbaliq (en) , 1285eko apirilaren 9a | ||||
Herrialdea | Yuan | ||||
Heriotza | Khanbaliq (en) , 1320ko martxoaren 1a (34 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Khanbaliq (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Darmabala | ||||
Ama | Dagi Khatun | ||||
Ezkontidea(k) | Radnashiri (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | Borjigin (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Konfuzianismoa |
Buyantu Khan (txinera tradizionalez: 普顏篤汗; mongolieraz: Буянт хаан; jaiotza izenez Ayurbarwada; 1285eko apirilaren 9a - 1320ko martxoaren 1a) Yuan dinastiako laugarren enperadorea izan zen. Mongol Inperioko zortzigarren Khagan ere izan zen baina, garai haietan, Inperioa banaturik zegoen. Administrazio sisteman konfuziar printzipioen onarpenaren alde egin zuen lehen mongol enperadorea izan zen.
Igoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ayurbarwada Khunggirateko Darmabala eta Dagi Khatunen bigarren semea izan zen, eta Kublai Khanen birbiloba. Nerabetik Li Meng konfuziar jakintsua bere irakasle eta aholkularia izan zen, bere politiketan eragin handia izan zuena. Tronuan sartu zenean, Khayisan anaia zaharrenaren politikak alderantzikatu zituen.
Heriotza eta oinordekotzaren aldeko borroka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ayurbarwada 1320ko martxoaren 1ean hil zen, 1316an jada bere seme Shidibala printze oinordeko izendatuta. Ekintza honek Khayisan anaia zaharrenari honen semea, Khunggirat, printze oinordeko izendatzeko heriotza-ohean emandako hitza ezeztatu zuen. Ondorioz, bi hamarkadako asaldura politikoaren aldia hasi zen. Khunggirat taldea, Temuder eta Dagiren agindupean, are indartsuago bihurtu zen gortean. 1323an Ayurbarwadaren seme Shidibala hil ondoren, haren ondorengoetako inork ez zuen berriro inperioa gobernatuko.