Axo (platera)
Itxura
Axoa | |
---|---|
Eskualdea | Lapurdi Gipuzkoa |
Osagaiak | haragia, espeziak, piperrak eta tipulak |
Axoa Lapurdi eta Gipuzkoako jaki tradizionala da. Baserri-plater hau, azoka egunetan zerbitzatu ohi zutena, erraza da: txahal edo idizko gisatua besterik ez, espeziak, piperrak eta tipulak dituena.[1][2][3]
Ezpeletan bihurtu zen ezaguna, bertako sukaldari batek (alkatea ere bazena) kartan sartu eta bidaiari eta kazetarien artean zabaldu zuen[3]. Axoak Irulegiko arnoarekin bat egiten du.
Gipuzkoan ere bai
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoan, esaterako Hondarribian, arrantzaleek prestatzen zuten: «Patroiak hamaiketako bezala kozinatzen zuen haragi hori, asteko jornala puskatzen edo banatzen zuten bitartean. Gaur egun ere hori egiteko ohitura dute arrantzale batzuk», azaldu zuen Iñaki Jauregi hondarribitarrak Oarso Bidasoko Hitzan.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «'Betiko lekuetan' dokumentala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-09-14).
- ↑ «Igande hau azken eguna San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak etxeratzeko prestatuko duen Axoa bazkarian izena emateko» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2021-09-14).
- ↑ a b (Frantsesez) «ESPELETTE» Paysbasque.net 2015-06-01 (Noiz kontsultatua: 2021-09-14).
- ↑ https://bidasoa.hitza.eus/2023/10/20/erreportajea-axoari-merezi-duen-tokia-egin-nahi-diote-herriko-sukaldeetan/
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Errezeta
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |