Atlantis (HSK 2)
Atlantis (HSK 2) | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Bremer Vulkan (en) |
Historia | |
Zerbitzuaren hasiera | 1937 |
Kudeatzailea | Kriegsmarine |
Erregistro-herrialdea | Alemania |
Gatazka | Bigarren Mundu Gerra |
Jabea | DDG Hansa (en) - |
Kokapena | |
Koordenatuak | 4°12′S 18°42′W / 4.2°S 18.7°W |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 8,7 () × 18,6 () × 155 () m |
Erruna | 18,7 m |
Zingoa | 8,7 m |
Propulsatzailea | Diesel-motor |
Identifikazioa |
Atlantis bere Goldenfels motonabe bat zena eraldatu osteko alemaniar Hilfskreuzer (gurutzeontzi laguntzailea) bat izan zen. Bere hizkiak HSK 2 (Handelsstörkreuzer o crucero interruptor de comercio) edota Schiff 16 (16. Nabea) ziren, eta itsasontzi honetako buru Bernhard Rogge kapitaina izan zen, honek eta eskifaia osoak Burdinezko Gurutzea domina bereganatu zuten. Bere babeslekua Bremengo portua zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1940ko martxoaren 30ean itsasoratu eta 1941eko azaroaren 22an Hego Ozeano Atlantikoan U-126 urpekontziari erregaia iragaten ari zitzaion unean HMS Devonshire gerraontziak urperatu zuen.
Bere jarraieko nabigazioak iraun zituen 603 egunetan zehar (oraindik hautsirik gabeko errekorra) 16 merkatalontzi aliatu urperatu eta 6 atzeman zituen, denera 145.960 tn. Ia munduko zazpi itsasoetan barrena ibili zen, aliatuen merkataritza itoaz eta euren ametsgaiztoa bilakatuaz. Suntsiketa arrastoa ez ezik, gerra batean arraroa denataz ere oroituarazia da: etsaiak berak nahitaez onartzen duen gizalegea eta errukia ere azaldu zituen.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bernhard Rogge kapitainaren Atlantis gerraontziak bere etsaiak atzeman eta ustekabean atzemateko asmoz merkatalontzi arruntaz mozorrotu ohi zen (bertako eskifaia japoniar neskatxa dohakabez mozorrotzera ere iritsi zelarik). Azken unean, ari larruz mozorrotutako otsoak bere trikimailua agertuarazi eta alemaniar gerra bandera goratu ohi zuen, une berean Fallen Tarnung! ohiura bere mozorroa eta gezurretazko egiturak erortzen utzi eta kanoiak azaltzen zituen bitartean. Beharbada trikimailu honek iruzurra egitea dirudi, baina itsasoko legediaren arabera erabat onartuta dago, betiere erasoa burutzeko unean ontzi erasotzaileak bere benetako bandera goratzen baldin badu.
Atlantis ontziaren harrapakinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasontzia | Data | Desplazamendua | Helmuga | Itsasontzia | Data | Desplazamendua | Helmuga | ||
1 | Scientist | 03/05/1940 | 6.200 tn. | Urperatua | 12 | Ole Jakob | 10/11/1940 | 8.305 tn. | Atzemana |
2 | Tirranna | 10/06/1940 | 7.230 tn. | Atzemana | 13 | Automedon | 11/11/1940 | 7.530 tn. | Urperatua |
3 | City of Bagdad | 11/07/1940 | 7.505 tn. | Urperatua | 14 | Mandasor | 24/01/1941 | 5.145 tn. | Urperatua |
4 | Kemmendine | 13/07/1940 | 7.770 tn. | Urperatua | 15 | Speybank | 31/01/1941 | 5.150 tn. | Atzemana |
5 | Talleyrand | 02/08/1940 | 6.730 tn. | Urperatua | 16 | Ketty Brövig | 02/02/1941 | 7.300 tn. | Atzemana |
6 | King City | 24/08/1940 | 4.745 tn. | Urperatua | 17 | Zam Zam | 17/04/1941 | 8.300 tn. | Urperatua |
7 | Athelking | 09/09/1940 | 9.555 tn. | Urperatua | 18 | Rabaul | 14/05/1941 | 6.810 tn. | Urperatua |
8 | Benarty | 10/09/1940 | 5.800 tn. | Urperatua | 19 | Trafalgar | 24/05/1941 | 4.530 tn. | Urperatua |
9 | Commissaire Ramel | 20/09/1940 | 10.060 tn. | Urperatua | 20 | Tottenham | 17/06/1941 | 4.760 tn. | Urperatua |
10 | Durmitor | 22/10/1940 | 5.620 tn. | Atzemana | 21 | Balzac | 22/06/1941 | 5.375 tn. | Urperatua |
11 | Teddy | 09/11/1940 | 6.750 tn. | Urperatua | 22 | Silvaplana | 10/09/1941 | 4.790 tn. | Atzemana |