Aszitisperitoneoaren barrunbean likidoa biltzea da. Likidoa ugari denean, sabela handitu egiten da, eta zilborra kanporantz ateratzen. Hesteetako tuberkulosiak, giltzurrunetako zirrosiak, digestio-organoetako tumore gaiztoak, bihotz-gutxiegitasun kongestioak, nefrosiak eta gisako eritasunek sortzen dute aszitisa.