Ashikaga Yoshimitsu
Ashikaga Yoshimitsu (japonieraz: 足利 義満 , 1358ko irailaren 25a-1408ko maiatzaren 31) Ashikaga shogunerriko hirugarren shoguna izan zen. Bere agintaldia, 1368an hasi zen, eta 1394an kargua utzi zuen. Bigarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshiakiraren semea zen.
Bederatzi urterekin izendatu zuten shogun, bere aita hil ondoren. 1378an, hiriburua zen Kiotoko Muromachi sekzioan eraiki zuen bere egoitza, eta, horregatik, batzuetan, shogunerri hau, Muromachi shogunerria bezala deitua da, eta, aroa, Muromachi bezala.
Iparraldeko Gortea eta Hegoaldeko Gortea elkartu zituen, Nanboku-chō aroari amaiera emanez 1392an. Shogunerriaren autoritatea berretsi eta daimyōen boterea ezabatu zuen.
1394an, bere seme Ashikaga Yoshimochiren mesedetan utzi zuen kargua, boterea, hil arte erabili zuen arren. 1404an, Zheng He nabigari txinatarrak, Japoniara bidaiatu zuen Yoshimitsurekin hitz egiteko, txinatarrek, "Japoniako Erregea" bezala ikusten zutena.
Bere bizitzako azken egunak, Kinkaku-ji tenpluan igaro zituen, 1397an eraiki zena, soilik bere erretiro toki bezala. 1408an hil zen.
Aurrekoa Ashikaga Yoshiakira |
Ashikaga shogunerriko shoguna 1368-1394 |
Ondorengoa Ashikaga Yoshimochi |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ashikaga Yoshimitsu |