Edukira joan

Aras (ibaia)

Koordenatuak: 39°20′17″N 41°19′42″E / 39.33792°N 41.32823°E / 39.33792; 41.32823
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aras / Araz / Araxes
Արաքս (hy), Araz (az), ارس (fa)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.072 km
Geografia
Map
Koordenatuak39°20′17″N 41°19′42″E / 39.33792°N 41.32823°E / 39.33792; 41.32823
Estatu burujabe Iran
ProbintziaEkialdeko Azerbaijan
Leku geografikoaArmeniar goi-ordokia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera102.000 km²
Arro hidrografikoaCaspian Sea Basin (en) Itzuli
Ur-emaria285 m³/s
IturburuaErzurum probintzia
BokaleaKura
Aras ibaia,markatua, eta Kura ibaia

Aras edo Araz edo Araxes[1] (persieraz: ارس, armenieraz: Արաքս, azerbaijaneraz: Araz) Kaukasoko ibaia da. Turkiako Erzurum probintzian jaio, Turkia eta Armeniaren arteko muga egiten du, aurrerago Turkia eta Nakhitxevanen (Azerbaijan) artekoa, ondoren Iran eta Nakhitxevanen artekoa, gero Iran eta Armeniaren artekoa, aurrerago Iran eta Azerbaijanen artekoa eta, azkenik, Azerbaijanen sartuta, Sabirabad hiritik hurbil Kura ibaira isurtzen da. Kuraren ibaiadar nagusia Aras da. Elkargunean arroa (102.000 km²) Kurarena (86.000 km²) baino zabalagoa da.

1897an gertatutako uholde baten ondotik, Aras ibaiaren adar bat (1909an kanalizatua) Kaspiar Itsasora zuzenean isurtzen da[2]. Aras denetara 1.072 km luze da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.