Edukira joan

Apure (estatua)

Koordenatuak: 7°08′N 69°00′W / 7.13°N 69°W / 7.13; -69
Wikipedia, Entziklopedia askea
Apure» orritik birbideratua)
Apure
 Venezuela
Ereserkia
Apure State Anthem (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Venezuela
ISO 3166-2VE-C
HiriburuaSan Fernando de Apure
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak7°08′N 69°00′W / 7.13°N 69°W / 7.13; -69
Azalera76,400 km²
MugakideakTáchira (estatua), Barinas, Guárico, Bolívar, Vichada, Arauca, Boyacá eta Norte de Santander
Demografia
Biztanleria587.056 (2015)
Dentsitatea6,19 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaLlanos
Leloa
Gobernadorea
Libertad, un gran Llanero
Jesus Aguilarte Gámez (PSUV)
Ordu eremuaUTC−04:00
www.apure.gob.ve/

Apure Venezuelako ekialdean dagoen Estatu bat da. Bere hiriburua San Fernando de Apure da. 76.400 kilometro koadro ditu eta 473.941 biztanle.

Mugakide ditu Kolonbiako Errepublika mendebalde eta hegoaldean, Bolivar ekialdean, eta Guarico, Barinas eta Tachira iparraldean.

Lurralde osoa laua da, mendebaldea izan ezik, 3.613 m-ko garaiera duen mendia sortzen baita han, Paramo de Tama izena duena. Gainerantzeko lurraldeak bi ordokitan banatzen dira, goi ordokia batetik eta behe-ordokia bestetik. Azken hau urak estalita egoten da, ibaiek gainez egiten baitute sarri (Apure ibaia, Meta, Arauca, Capanapro eta Cinaruco ibaiek batez ere). Urak estaltzen ez dituen zatiak, banco deituak, izaten dira uholdetan abelgorriaren babesleku. Uholdeak apirila eta azaroa bitartean izaten dira.

Behi eta zaldi zaintza dira estatuan ekonomia baliabide nagusiak. Abelgorria, hil ondoren, airez garraiatzen da San Fernandotik eta Guasdualitotik hainbat herritara. Abeltzaintzan aritzen direnak, zuri eta indiarren arteko arrazakoak dira, eta badira bertako jatorriko talde gutxi batzuk ere. Apureko nekazaritza bertakoen elikagaietarako bakarrik izaten da.

Estatua 7 udalerri eta 27 parrokiatan banatuta dago.

Udalerria Hiriburua
Achaguas Achaguas
Biruaca Biruaca
Muñoz Bruzual
Pedro Camejo San Juan de Payara
Páez** Guasdualito
Rómulo Gallegos** Elorza
San Fernando San Fernando de Apure

**Distrito del Alto Apureko kideak.


Geografia
Venezuela
Artikulu hau Venezuelako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]