Apasmara
Apasmara, baita ere Muyalaka edo Muyalakan, Hindu mitologian ipotx bat da, gogo lurtarren, ezjankintasun espiritualaren eta berraragitze zikloaren sinboloa. Berraragitze zikloan gizakia preso dago.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jakinduria babesteko Apasmara menderatu behar da baina inoiz ez hil; ipotxa hilez gero ezjakintasuna eta jakintasunaren arteko oreka puskatuko luke. Apasmara hiltzea jakinduria lanik gabe eskuratzea izango litzateke eta horrek lorpenaren balioa gutxituko luke.[1]
Apasmara menderatzeko Shivak Nataraja itxura hartu zuen (Śrī Naṭarāja), Dantzaren jauna, eta Tāṇḍava dantza kosmikoa dantzatu zuen. Dantza horren bitartez Śrī Naṭarāja Apasmara menperatu zuen, eskuineko onarekin zapalduz. Apasmara deabru hilezkorra da, eta, hori hindu mitologian eta deabruen artean salbuespena da. Horregatik, Shivak Nataraia itxura mantentzen du, betikotasunean Apasmara menderatu edukitzeko.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Knappert, Jan. (1991). Indian mythology: an encyclopedia of myth and legend. Aquarian Press (HarperCollins). 181-182 or. ISBN 1-85538-040-4. OCLC 24715814. [1]
- ↑ Knappert, Jan. (1991). Indian mythology: an encyclopedia of myth and legend. Aquarian Press (HarperCollins). pp. 181-182. ISBN 1-85538-040-4. OCLC 24715814