Edukira joan

Antzoki erromatar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromatar antzokia Ammanen, Jordanian

Antzoki erromatarrak aurreko antzoki greziarren bilakaera orokorretik datoz eta horren parte dira. Greziar arkitektura izan zen erromatarren eraikinetan eragin sakonenena izan zuena, eta horixe bera argi ikusten da erromatar antzokiaren egituran. Hala ere, antzoki erromatarrek badituzte desberdintasun espezifikoak, adibidez, gehienetan zimenduen gainean eraiki zirela, osorik edo partzialki, eta ez, greziarren kasuan egiten zen bezala, lurrezko obra baten edo muino baten magalean bermatuta bere osotasunean. Erromatarrek egitura konplexuagoak egiteko gai izan ziren, adibidez, arkua erabiliz, gainera, zementuaren aurkikuntzak are abantaila handiagoa eman zien. greziarrek baino Beste desberdintasun garrantzitsu bat bazen: greziar antzokietako beheko zorua (orchestra) zirkularrak ziren, eta harmailek zirkulu ahalik eta egokien inguratzeko, zirkulu erdia gainditzen zuen oinplano bat marrazten zuten, erromatar beheko zorua, ordea, zirkulu erdiaren forma zuen, eta bai eta inguruan hedatzen zen eserlekuen oinplanoa ere.

Antzinako Greziako antzokiaren ohiko planoa.
Antzoki erromatar baten oinplano estandarra.

Erromatar antzokiak eraiki ziren Inperioko alde guztietan, Iberiar penintsulatik hasi eta Ekialde Ertaineraino.

Antzekotasunak daude antzokien eta antzinako erromatar anfiteatroen artean. Erromatarren garaiko material berdinetik abiatuta eraiki ziren, eta jendea ekitaldi askotara joan zedin leku bat eskaini zuten. Hala ere, bi egitura zeharo ezberdinak dira, eskaintzen zituzten ekitaldiak erabat desberdinak zirelako, eta tipologia bakoitzak bere diseinua zuelako. Anfiteatroek ez zuten akustika ona behar, antzoki erromatar baten egitura, aldiz, akustika ahalik eta hoberena lortzeko diseinatzen zen, eta izatez, forma erdizirkularrak, akustika naturala hobetzen zuen, forma borobilak zituzten anfiteatroekin ez bezala. Antzokietan, antzerkiaren forma ugari eskaintzen zire:, pantomimak, tetiminoak, mimoak, komedia, tragedia, citarodia, etab.[1]

Bosrako antzoki erromatarraren barnealdeko ikuspegia, Siria: 1) Scaenae frons 2) Porticus post scaenam 3) Pulpitum 4) Proscaenium 5) Orchestra 6) Cavea 7) Aditus maximus 8) Vomitorium.

Eraikin hauek erdizirkularrak ziren eta berezko egitura arkitektoniko batzuk zituzten, eraiki ziren eskualdearen arabera ezberdintasun txikiak zituztenak. Vitruviok bere arkitekturari buruzko idazlan ezagunaren 5. liburuan deskribatu zuen nolakoa behar zuen antzoki kanonikoa. podium delakoa eszenatokia zen. Scaenae frons izena zuen egitura, eszenatokiaren atzeko pareta altua zen, zutabeak izan ohi zituenak. Proscaenium eszenatokiaren aurrealdeko ertzean zegoen horma bat zen, nitxoekin dekoratua zegoena. Eragin helenistikoa elementu horren erabileran modu argigarrian gauzatzen da.

Ikusleen partea, bitan zatitu daiteke: beheko zoru erdizirkularra (orchestra) eta eserlekuen multzoa (cavea). Cavea (pluralean: eserlekuak edo harmailak) hirutan artikulatzen zen - ima, media eta summa cavea - eta bakoitzean gizartearen zati jakin bat esertzen zen. lege eta arauen arabera. behekoan erromatar aristokrazia kokatzen zen, beherago senatariak eta gorago, ekiteak. Erdiko cavea-tan, hiritar askeak jartzen ziren. Senatarien eta ekiteen emazteak bere samarrarekin eser zitekeen, baina emakume askeak goiko cavea-tara joan behar zuten, gizarteko beste gizon-emakume ez hiritarrekin batera. Eserleku garaienetan, esklaboak egoten ziren. Vomitoria, eserleku maila baten azpian edo atzean zeuden pasabideak ziren, ikuslegoa sartu eta ateratzeko erabiltzen zirenak.[1][2]

Muino baten magala beharrezkoa izan ez zenez, erromatar antzokia, hiriaren barruan eraiki zitekeen, lurrezko obrarik erabili gabe eta euskarri egiturak erabiliz (zutabeak eta habeak eta arkuak). Barrunbea ez zegoen estalita; aitzitik, toldoak (velarium) gainetik bota zitezkeen, euritik edo eguzki-argitik babesteko.[3]

Pompeiako antzokiko vomitorium bat

Antzoki erromatar batzuk, jaialdi jakin baterako zurez eraiki ziren eta ekitaldiaren ondoren suntsitu ziren. Praktika hori K. a. 55 arte iraun zuen antzerki-egitura iraunkorrak eraikitzeko debeku legal baten ondorioz. Urte hartan, Ponpeiako Antzokia eraiki zenean, tenplu bat gehitu zioten legea saihesteko.[4]

Erroma hirian, antzoki gutxik iraun dute. Egungo Orange hiriko antzoki erromatarra, erromatar antzoki klasiko baten adibide ona da, scaenaea gorde du, baina bere kolomak eta harrizko estatua apaingarriak galdu ditu.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Carmen, Guiral Pelegrín; Zarzalejos Prieto, Mar; San Nicolás Pedraz, María Pilar. (2005). Arqueología II. Arqueología de Roma. UNED, 331-341 or. ISBN 8436206932..
  2. Ros, Karen E.. (1996). «The Roman Theater at Carthage» American Journal of Archaeology 100 (3): 449–89..
  3. a b Richard Allan Tomlinson. "Theatres (Greek and Roman), structure", The Oxford Companion to Classical Civilization. Ed. Simon Hornblower and Antony Spawforth. Oxford University Press, 1998. Oxford Reference Online. Oxford University Press. Northwestern University. 11 May 2007.
  4. , Constance Campbell. "The Uncompleted Theatres of Rome", The Johns Hopkins University Press. Theatre Journal 55.1 (2003) 67–79 10 May 2007.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]