Edukira joan

Antares

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau izarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antares (argipena)».
Antares A/B

Antaresen kokalekua Scorpius konstelazioan.
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Scorpius
Igoera zuzena 16h 29m 24s[1]
Deklinazioa -26° 25′ 55″[1]
Itxurazko magnitudea (V)+0.96
Ezaugarriak
Mota espektralaM1.5Iab-b + B2.5V[1]
U−B kolore indizea+1.34
B−V kolore indizea+1.83
Aldakor motaLC
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)–3.4 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: –12.11 mas/u
Dec.: –23.30 mas/u
Paralajea (π)5.89 ± 1.00 mas
Distantziaapprox. 550 au
(approx. 170 pc)
Magnitude absolutua (MV)–5.28
Zehaztasunak
A
Masa12.4 M
Erradioa883 R
Argitasuna57,500 L
Gainazaleko grabitatea (log g)0.1
Tenperatura3400 ± 200 K
Biratze abiadura (v sin i)20 km/s
B
Masa10 M
Erradioa4 R
Tenperatura18,500 K
Beste izendapenak
α Scorpii, 21 Sco, Cor Scorpii, Kalb al Akrab, Scorpion's Heart, Vespertilio, HR 6134, CD -26°11359, HD 148478, SAO 184415, FK5 616, WDS 16294-2626, CCDM J16294-2626A/B, HIP 80763.

Antares deritzo α Scorpii izarrari; hau da, Scorpius konstelazioko izarrik distiratsuena da. +0,96ko itxurazko magnitudea du, eta 16. izarrik distiratsuena da gaueko zeruan. Aldebaran, Spica eta Regulusekin batera, ekliptikako 4 izarrik distiratsuenen artean dago.

Antares izena antzinako grekotik dator (Άντάρης), eta «antiAres» esan nahi du, hau da, «antiMarte», kolore gorrizta baitu eta gaueko zeruan Marterekin lehian sartzen baita, Martetik gertu agertzen baita maiz.

Arabieraz, Kalb al Akrab izena du, hau da, «eskorpioiaren bihotza», Scorpius konstelazioaren erdian baitago.[2]

Antares superraldoiaren eta Eguzkiaren arteko konparazioa. Arcturus izarra ere agertzen da irudian.

Antares supererraldoi gorri bat da, eguzki-sistematik 550 argi-urtera kokatua, gutxi gorabehera. Guregana hurbiltzen ari da 3,4 km/s-ko abiaduran. Haren argitasuna, espektro ikusgaian, Eguzkiarena baino 10.000 aldiz handiagoa da. Haren gainazaleko tenperatura 3.600 kelvin "besterik" ez da; beraz, bere argitasunaren parte handi bat infragorrian igortzen du. Tenperaturatik eta argitasunetik, jo daiteke haren erradioa 645 eguzki-erradio dela. Gure eguzki-sistemaren erdian balego, haren gainazala Marteren orbitaz haratago iritsiko litzateke.

Antaresen masa Eguzkiarena baino 15-18 aldiz handiagoa da, eta supererraldoi gorria da, hau da, supernoba gisa leher egin lezake beharbada milioi bat urte igaro baino lehen, eta, hondakin gisa, neutroi-izar bat edo zulo beltz bat utzi.

Masaren aldean tamaina erraldoia duenez, oso dentsitatea txikia du, Eguzkiarena baino askoz txikiagoa.

Antaresek sistema bitar bat eratzen du B2.5 klaseko izar zuri-urdin batekin: Antares B. Hiru arku-segundoko tartea dago bien artean, Lurretik ikusita. Espazioan, gutxi gorabehera 550 UA-ko distantzia dago bien artean, eta 2.500 bat urteko orbita-periodoa dute. Antares Bk +5,5eko magnitudea du, eta haren argitasuna Antaresena baino 370 aldiz txikiagoa da. Hala eta guztiz ere, gure Eguzkia baino 170 aldiz argitsuagoa da. Johann Tobias Bürg-ek aurkitu zuen 1819an.

Maiatzaren 31ren ingurua da garairik egokiena Antaresi begiratzeko, orduan Eguzkiarekin oposizioan baitago; garai horretan, Antares ilunabarrean ateratzen da, eta egunsentian ezkutatzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]