Aneto
Aneto | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.404 m |
Prominentzia | 2.812 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°37′52″N 0°39′24″E / 42.630992°N 0.656686°E |
Honen parte da | Maladetako mendigunea |
Mendikatea | Pirinioak |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Huescako probintzia |
Udalerria | Benasque-Benás |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1842ko uztailaren 20an Albert de Franqueville, Platon de Tchihatcheff, Pierre Sanio, Pierre Redonnet, Jean Sors eta Bernard Arrazau mendizaleek egina |
Ohiko bidea | Renclusako aterpetxetik atera, Anetoko glaziarra igaro eta iparraldeko aurpegitik gorantz doana |
Luberri | Luberri |
Geologia | |
Material nagusia | Granito |
Aneto[1] Pirinioetako mendi gorena da, 3.404 metroko garaierarekin. Halaber, Espainiako tontorrik altuenetan hirugarrena da, Teideren eta Mulhacenen ondoren.
Maladetako mazizoan dago, Benasqueko udalerrian, Huescako probintzian (Aragoi), Posets-Maladeta parke nazionalean.
Lehen igoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anetoko lehen igoera 1842ko uztailaren 20an izan zen Platon de Tchihatcheff eta Albert de Franquevilleren eskutik, bata militar errusiarra eta bestea botaniko normandiarra. Lehen eski igorea Robach y La Falissek 1904ko apirilak 8an lortu zuten. Igo zen lehen emakumea Marshall andrea izan zen 1848ko uztailaren 14an.
Glaziarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anetoko iparrean Pirinioetako glaziarrik handiena aurkitu dezakegu, 100 hektarearekin 2.810 metrotik gora.
Igoerako bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean bi bide erabiltzen dira Anetoko gailurrera heltzeko:
- Bide arrunta (Renclusatik).
- Koronasetik (Koronaseko iboietatik).