Edukira joan

Andvari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andvari erakusten duen U1167 erruna edo Drävle harriaren zatia.

Eskandinaviar mitologian, Andvari urjauzi baten azpian bizi zen eta bere gogoz arrain bihurtzeko ahalmena zuen nano bat zen. Andvarinaut izeneko eraztun magiko bat zuen, aberats izaten lagundu ziona. Nibelungoaren eraztunaren Richard Wagnerren bertsioan Alberich bezala da ezaguna.

Lokik harrapatu egin zuen (Ranek eman zion sare batekin) eta bere urrea eta Andvarinaut ematera behartu zuen. Andvarik Andvarinaut madarikatu zuen honek, berau zuena suntsituko zuenaren mehatxuarekin, (ezinbestean) nahigabe ugari sortuz.

Brunilda eta Sigurden heriotzen ondoren, Guntherrek urrea kobazulo batean utzi zuen. Zenbait urte beranduago, Andvarik kobazuloa eta bere urre galdua aurkitu zituen. Alabaina, bere eraztuna betirako galdua dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]