Anaka
Anaka | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Irun |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°20′34″N 1°47′50″W / 43.34278°N 1.79722°W |
Garaiera | 17 metro |
Anaka Irungo (Gipuzkoa) auzoa da, eta muga hauek ditu: iparraldean, Hondarribia eta Bidaso ibaia; hegoaldean, Katea, Olaberria eta Lapitze; ekialdean, Behobia eta Lapitze; eta mendebaldean, Hondarribia.
Auzo honetan, Anaka izenaz ezagutzen den auzoaz gainera, Urdanibia, Pinudi kalea, San Migel, Geltokia, Mendibil, Beraun eta Santiago kaleak daude, eta Anakako auzoaren ekialdeko muga Dunboako kanaleraino iristen da; ubide honek bereizten ditu Anaka eta Behobiako auzoak Behobiako auzoarekiko muga izanik berau (Colon ibilbideko zenbaki bikoitiak eta Nafarroako Hiribideko bakoitiak ere Anaka auzora biltzen dira).
XIX mendearen erdialdera arte, Lapitze auzoaren parte bat zen Anaka; trenbidearen etorrerarekin ordea, auzoaren egitura guztiz aldatu zen eta honekin batera auzo garrantzitsu bihurtu zen, gero eta biztanle gehiago izango zituen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anaka, Irungo Udalaren webgunean.
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Irungo auzoak | ||
---|---|---|
Anaka • Behobia • Bidasoa • Irungo Bentak • Katea • Lapitze • Meaka • Olaberria |