Edukira joan

Amelia Barquín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amelia Barquín

Bizitza
JaiotzaBilbo1965eko uztailaren 5a (59 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Mondragon Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: amelia-barquin-lopez

Amelia Barquín López[1] (Bilbo, Bizkaia, 1965ko uztailaren 5a) Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean Kultura arteko Hezkuntza irakasten du.[2]

Biografia eta ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filologia Hispanikoan doktorea da 1996tik. 2002tik irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Humanitateen eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean dabilen ELEA taldeko koordinatzailea da. Ikerketa-talde horrek ikas-irakaskuntza prozesuak aztertzen ditu testuinguru eleanitzetan.[3][4][5]

Ikerketa-ildoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kulturartekotasuna Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzen ikas-irakaskuntza testuinguru eleanitzetan, erlijio-hezkuntza, hezkuntza-administrazioen rola eta irakasleen pertzepzioak immigrazioaren eta ikasle etorkinen inguruan.[6][7][8][9][10][11][12][13]

Hizkuntza ez sexista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakundek 2008an argitaratu zuen Euskararen erabilera ez sexista[14] monografikoaren egilea da. Lan horretan, emakume eta gizonekin lotutako estereotipoak eta beroriek hizkuntzaren erabileran duten eragina azaleratu ditu.[14][15][16][17]

Espazioen banaketa eta erabilera ez sexista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hausnarketak egin izan ditu komunen diseinuan eta erabileran genero binarioa gainditzeko beharraren inguruan.[18][19]

Horrez gain, hainbat hitzaldi, artikulu eta liburutan eskolarekin oso lotuta dauden gaiak landu ditu, besteak beste: generoen berdintasuna, hizkuntzaren erabilera, klasea eta jatorria.[20][21]

Berak sorturiko 15 lan baino gehiago erakusten ditu euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak.[22]

Dialnet datu basean ere bere lan zientifikoa kontsulta daiteke.[23]

Bere artikulu aipagarrienak hauek dira:

  • Euskara, generoa, klasea eta jatorria eskolan. Zenbait gogoeta. (2017, Jakin 221-222)
  • Kulturarteko Hezkuntza unibertsitatean: "Immigrazioaren fenomenoa eta egokitze-prozesua" Sekuentzia Didaktikoa (2012, IKASTARIA)[6]
  • Hizkuntzen kudeaketa eskolan (2009, TANTAK). Uri Ruiz Bikandi-rekin
  • Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai (2008, Jakin)
  • Euskararen erabilera ez sexista. (2008, Emakunde)[14]
  • Elkarbizitza eta gatazka: irakaslearen esku-hartzea. Kasu baten azterketa (2006, Jakingarriak) Julia Barnes Mason eta Karmele Perez Lizarralderekin.
  • Eskola eta euskara: etorkinen seme-alaben integraziorako giltzarriak (2006, Jakingarriak)
  • Labur-labur: mikroipuinak buztana luze. (2002, SENEZ) Gerardo Markuleta Gutierrez eta Iban Zaldua Gonzalezekin

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Abizena Barquín idaztea euskal herritar honen aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Barkin onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Amelia Barquin: "Erabileran antzematen da hiztunaren mundua ikusteko modua". HABE Ikasbil (kontsulta data: 2018-01-06).
  3. Barquin, Amelia. «EDICION Y ESTUDIO DE DOCE NOVELAS ALJAMIADAS SEFARDIES DE PRINCIPIOS DEL SIGLO XX (1996)» Tesis doctorales: TESEO (kontsulta data: 2018-01-06).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) «Amelia Barquín - Aula Intercultural» Aula Intercultural (kontsulta data: 2018-01-06).
  5. (Gaztelaniaz) «GRUPO ELEA - Aula Intercultural» Aula Intercultural 2009-10-20 (kontsulta data: 2018-01-06).
  6. a b Madinabeitia, Monika; Barquin, Amelia; Alzola, Nerea. (). «Kulturarteko Hezkuntza unibertsitatean: “Immigrazioaren fenomenoa eta egokitze-prozesua” Sekuentzia Didaktikoa» Ikastaria (18) (kontsulta data: 2018-01-06).
  7. Barquin, Amelia. Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua.  :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea. (kontsulta data: 2018-01-06).
  8. (Gaztelaniaz) «Amelia Barquin: 'En Hego Euskal Herria se hablan alrededor de 100 lenguas'» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-08-28).
  9. (Gaztelaniaz) Barquín, Amelia. «Hijas e hijos de inmigrantes en las escuelas vascas. ¿Es hoy un alumnado 'deseado'?» eldiario.es (kontsulta data: 2019-08-28).
  10. (Gaztelaniaz) Azumendi, Eduardo. «Amelia Barquin. "La escuela pública es la que asume la inmigración, pero sin medios".» eldiario.es (kontsulta data: 2019-08-28).
  11. (Gaztelaniaz) «Amelia Barquin. «Hay alumnas que van con velo a la escuela sin problemas»» El Diario Vasco 2016-10-18 (kontsulta data: 2019-08-28).
  12. (Gaztelaniaz) «Recomiendan a Educación asegurar la libertad religiosa de todas las confesiones. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (kontsulta data: 2019-08-28).
  13. Elustondo, Miel Anjel. (2010-03-21). «'Etorkinak ez du arazo berririk ekarri euskararen auzira'» Argia (kontsulta data: 2018-01-07).
  14. a b c Barquin, Amelia. (2008). Euskararen erabilera ez sexista. Emakunde ISBN 978-84-89630-13..
  15. «"Gizon bati 'neska' deitzen badiozu irainduta sentituko da, horrek asko esaten du gure gizarteaz"» Argia (kontsulta data: 2018-03-27).
  16. Barquín Lopez, Amelia. (2019). Euskara ez-sexistarako bidea, 'Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu' ikastaroaren laugarren saioa.. (kontsulta data: 2019-08-28).
  17. Barquin, Amelia. Euskaltzaletasuna eta feminismoa. Nola erabili euskara modu ez-sexista batean? Amelia Barquin. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea. (kontsulta data: 2018-01-06).
  18. (Gaztelaniaz) Azumendi, Eduardo. «Amleia Barquin "Es el momento de reflexionar sobre si baños y vestuarios de los colegios deben ser mixtos”» eldiario.es (kontsulta data: 2019-08-28).
  19. (Gaztelaniaz) Barquín, Amelia. (2015-03-31). «El váter de la escuela. Una reflexión sobre género, arquitectura y educación» Athenea Digital. Revista de pensamiento e investigación social 15 (1): 303–315.  doi:10.5565/rev/athenea.1539. ISSN 1578-8946. (kontsulta data: 2019-08-28).
  20. Saizar Artola, Irati. (2017-07-15). «Eskolak biltzen duena» Berria (Berria.eus) (kontsulta data: 2018-01-06).
  21. Ugarte Martiarena, Kepa. (2016). «Amelia Barquin Lopez: 'Genero-identitatea askatasunez erabakitzen utzi behar zaie umeei'» Argia (Hiruka.eus) (kontsulta data: 2018-01-07).
  22. Amelia Barquin Lopez :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea. (kontsulta data: 2018-01-06).
  23. Amelia Barquín López Dialnet-en. .

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kinka. Zapia buruan, ibili munduan! (Amelia Barquín-en bloga)
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Amelia Barquín