Amatan (jolasa)
Amatan haur-jolas tradizionala da, non haurrek etxean dagoen guraso baten eginkizunak imitatzen aritzen duten[1]. Andrazkotan jolasaren antzekoa da, non umeek jostailuzko ontziekin ama edo, oro har, garai bateko emakume baten eginkizunak imitatzen duten[2]. Bi jolas hauek bereziki neskentzako egokitzat hartzen ziten Euskal Herrian[1][2], baina gaur egun amatan jolastea, genero-berdintasunaren ikuspegitik ikusita, neutralago bihurtzen da eta izen berriak lortzen ditu, hala nola, aita-amatan edo gurasotan[3].
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jolas honi euskaraz deitzeko modu asko daude: amatan jolastea/ibiltzea, amaka ibiltzea[4], aita-amaka ibiltzea[5], aita eta amatan jolastea/ibiltzea, aita-amatan jolastea/ibiltzea, gurasotan/gurasoetan jolastea. Ama bakarrik aipatzen duten esapideak zaharragoak dira, gizarte patriarkaletan gehienetan amak izaten zirelako etxeko lanez eta seme-alabak zaintzeaz arduratzen zirenak. Gaur egun, genero-berdintasunaren izenean, esapide berriak agertu dira[3].
*Amatara, *ametara, *aita eta amatara, *aita eta ametara, *aita-ametara, *aita-amatara, *gurasotara edo *gurasoetara jolastea/ibiltzea erdarakadak dira, izan ere, gaztelaniaren eraginez agertu diren kalko okerrak[3].
Beste kulturatan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jolas hau oso ezaguna da mundu osoan eta izen asko ditu kultura eta hizkuntza ezberdinetan:
- Alemanez, Mutter, Vater, Kind (ama, aita, umea)
- Errusieraz, дочки-матери (ama-alabatan jolastea)
- Frantsesez, jouer à la maman et au papa (aita-amatan jolastea)[6]
- Gaztelaniaz, jugar a mamás (amatan jolastea) edo jugar a papás y a mamás (aita-amatan jolastea)[4]
- Hungarieraz, papás-mamás (aita-amatan jolastea)
- Ingelesez, playing house (etxeka jolastea) edo playing grown up (heldutan jolastea)
- Italieraz, giocare a mamme e figli (ama-umetan jolastea)[7]
- Katalanez, jugar a les mares i pares (aita-amatan jolastea)[8]
- Nederlanderaz, vadertje en moedertje (aitatxo eta amatxo)[9]
- Persieraz, خاله بازی (amatan jolastea) edo مامان بازی (izebatan jolastea)
- Portugesez, brincar de mãe e filha (ama-alabatan jolastea)
- Suedieraz, mamma, pappa, barn (ama, aita, umea)
- Txineraz, 扮家家酒 edo 过家家 (familiaka jolastea/bizitzea)[10]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Haurrak aita-amatan jolasten (Alemania, 1883)
-
Neskak amatan jolasten (New York, 1912)
-
Neska-mutilak aita-amatan panpinekin jolasten (Alemania, 1977)
-
Neska bat amatan jolasten (Iran, 2011)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Amatan» Orotariko Euskal Hiztegia (Euskaltzaindia) (kontsulta data: 2024-01-12).
- ↑ a b «Andrazkotan» Orotariko Euskal Hiztegia (Euskaltzaindia) (kontsulta data: 2024-01-12).
- ↑ a b c Basurto, Miren. «Nola esan “Jugar a papás y mamás”» EIBZ 2016-05-13 (kontsulta data: 2024-01-12).
- ↑ a b Lizarraga, Juan Inazio. (2010). Haurren munduko hiztegi txikia. Iruña: Nafarroako Gobernua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua, 73 or..
- ↑ Urra Aguirre, Elen. «Nola landu antzerkia eskolan?» Publicaciones Didacticas 88: 281. 2017-10-25 (kontsulta data: 2024-01-12).
- ↑ (Frantsesez) Bourassa, Marie-Eve. «Mimétisme - jouer à la maman et au papa» Maman pour la vie 2022-03-21 (kontsulta data: 2024-01-12).
- ↑ (Italieraz) Becca, Marcello. «Perché giocare a "mamme e figli" è importante per i bambini?» Curioctopus 2022-01-07 (kontsulta data: 2024-01-12).
- ↑ (Katalanez) «Burjassot vol ser municipi promotor del joc no sexista» Hortanoticias 2017-11-22 (kontsulta data: 2024-01-12).
- ↑ (Nederlanderaz)(Ingelesez) «Vadertje en moedertje» Synoniemen.net (kontsulta data: 2024-01-12).
- ↑ (Txineraz) Luo, Yintang. (2018). 慈溪民俗. Ningbo Publishing, 298-299 or. ISBN 978-7-5526-3171-5. (kontsulta data: 2024-01-12).