Edukira joan

Alicia Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alicia Alonso

(1954)
UNESCO Goodwill Ambassador (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlicia Ernestina de la Caridad del Cobre Martínez del Hoyo
JaiotzaHabana1920ko abenduaren 21a
Herrialdea Kuba
HeriotzaHabana2019ko urriaren 17a (98 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSchool of American Ballet (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, ballet dantzaria, enpresaburua, ballet-irakaslea, dantzaria, ballet-dantzaria eta ballet teacher (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm1094106 Edit the value on Wikidata

Alicia Alonso, jaiotzako izena Alicia Ernestina de la Caridad del Cofre Martínez (Habana, 1920ko abenduaren 21a - Habana, 2019ko urriaren 17a)[1] kubatar dantzari eta dantza-irakaslea izan zen. Ballet erromantikoaren estilo hertsienaren baitan, historiako dantzaririk handienetakotzat jotzen da.

New Yorken hasi zuen dantzari ibilaldia, Broadwayko musikaletan. Ikusmen-arazoak izan zituen arren, Ballet Caravan eta American Ballet Theatre ballet-konpainietako izar nagusietako bat izan zen. 1940az geroztik, Habanako Sociedad Pro Arte Musical elkartearen laguntza ere izan zuen. Osperik handiena Giselle-ren papera eginez bereganatu zuen, American Ballet Theatre konpainian Alicia Markova dantzaria ordezkatu zuenean. George Balanchine eta beste maisu askoren koreografia asko dantzatu eta ballet garaikidetarako hainbat paper ere sortu zituen.

1948an Alicia Alonsoren Balleta sortu zuen Kuban, 1955ean Kubako Balleta eta 1959ko iraultzaren ostean Kubako Ballet Nazionala izenak hartuko zituena. 1959az geroztik, Kubako Ballet Nazionalaren lehen dantzari eta dantzari ospetsuak (Mirta Plá, Loipa Araújo, Josefina Méndez eta Marta García) biltzen zituen Kubako ballet eskolaren arima bilakatu zen. Alonsoren ballet-eskola miretsia izan zen bertako ikasketa eta aukera sistemaren kalitateagatik, eta herrialde askotan sarituak eta goretsiak izan ziren eskola horretako kideek munduko ballet-talderik onenetako bat osatzen zuten.

Irakaskuntzan, koreografian, eta baita Kubako Ballet Nazionala zuzentzen ere segitu zuen, 2019ko urriaren 17an zendu zen arte; 98 urte zituen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Alicia Alonso dantzari kubatarra hil da. Berria egunkaria, 2019ko urriak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alicia Alonso Aldatu lotura Wikidatan