Alexis Tsipras
Alexis Tsipras (grezieraz: Αλέξης Τσίπρας; Atenas, Grezia, 1974ko uztailaren 28a -) greziar politikaria da, 2015eko urtarrilaren 26tik 2019ko uztailaren 8ra Greziako lehen ministroa, Syriza alderdiaren eskutik.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasle mugimenduetako parte hartzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Junta Militarra desagertu eta hiru egunera sortu zen Alexis Tsipras. Unibertsitatean, Ingeniaritza Zibileko ikasketak burutu zituen. Gaztetatik oso ikasle konprometitua izan zen gai sozialetan. Horrela, 1990eko hamarkadaren hasieran, 17 urterekin Hezkuntza ministroak proposatutako lege polemiko baten kontrako ikasle protesten burua izan zen. Telebistan egin zioten elkarrizketa baten ondoren, ikasle mugimenduaren ordezkari ezagunena bilakatu zen.[1]
Unibertsitatean hiru urtez segidan aukeratua izan zen Greziako Ikasleen Batzar Nagusiko ordezkari gisa. Ikasketak amaitutakoan Synaspismos alderdiko gazte mugimenduaren buruzagitzan jarri zen.[1]
Politika profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006an politika profesionalean hasi zen, Atenasko udal hauteskundeetara aurkeztean. 2008an, 33rekin, Synaspismos alderdiak sekulan izandako buruzagi gazteena bilakatu zen. 2009an lehen aldiz aurkeztu zen legebiltzarreko hauteskundeetan, eta Syrizak ezkerreko koalizioaren buruzagitza hartu zuen erabateko babesarekin.[1]
2009. urtetik da parlamentaria Greziako Legebiltzarrean, baina apenas ezagutzen zuen inork herrialdetik kanpo. Egun, ordea, Europako ezkerreko alderdien esperantza da, izar mediatiko moduko bat. Europako Ezkerreko Alderdiaren Europako Batzordeko presidentegaia izan zen maiatzeko bozetan.[1]
Syriza alderdian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko legebiltzarreko hauteskundeak egin eta gero nazioarteko hedabideetan ezagun egin zen. Krisia amaitzeko Greziarako proposaturiko austeritate neurrien aurkako mugimenduen bultzatuta Syriza herrialdeko bigarren indarra bilakatu zen.[1]
Horregatik, merkatuen eta hedabide kontserbadoreenen jomuga bilakatu zen. Syrizaren gorakadak Europako agintariengan ezinegona sortu zuen eta Berlinera egin zuen bisita Tsiprasek hauteskundeak eta gero bere jarrera azaltzeko. Esan zuenez, austeritatea zen bere etsaia eta ez euroa.[1]
Europako faxismoaren aurkaria ere bada, izan ere, krisiak pobretutako eta sumindutako herritarrek Egunsenti Urrekara alderdi neonazia sortu dute.[1]
2015ko Greziako Hauteskundetan Syrizak gehiengoa lortu zuen eta gehiengo osoa izatetik 2 parlamentarira geratu ziren. ANEL alderdiaren botoei esker lortu zuen lehen ministro izatea.