Alexander Gerst
Itxura
Alexander Gerst (Künzelsau, Baden-Württemberg, Alemania, 1976ko maiatzaren 3a) Europako Espazio Agentziako astronauta alemanarria da.
Alexander geofisikan lizentziaduna da Alemaniako Karlsruheko Teknologia Institutuan. Ondoren, Zeelanda Berriko Wellingtongo Victoria Unibertsitatean zientzia-maisutza titulua lortu zuen.[1] 2005etik ikerlari gisa lan egin du eta 2010ean natura zientzietan doktoratu zen Hanburgoko Unibertsitateko Geofisika Institutuan, geofisikaren eta sumendien erupzioen dinamikari buruzko doktore-tesia idatziz.
2009an Europako Espazio Agentziak Alexander astronauta izateko hautatu zuen. Gaur egun, Alexander Nazioarteko Espazio Estazioan dabil 40. eta 41. Espedizioetan parte hartzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Gerst, Alexander. (2003-01-01). Temporal Changes in Seismic Anisotropy as a New Eruption Forecasting Tool. Open Access Te Herenga Waka-Victoria University of Wellington doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander Gerst |
- (Ingelesez) (Alemanez) Alexender Gersten webgunea
- Alexander Gersten Twitterra