Alessandro Scarlatti
Alessandro Scarlatti | |||
---|---|---|---|
1684 - 1702 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Pietro Alessandro Gaspare Scarlatti | ||
Jaiotza | Palermo, 1660ko maiatzaren 2a | ||
Heriotza | Napoli, 1725eko urriaren 22a (65 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Irakaslea(k) | Giacomo Carissimi Vincenzo Amato (en) Marc'Antonio Sportonio (en) | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea eta klabezin-jotzailea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Kidetza | Arcadiako Akademia | ||
Mugimendua | musika barrokoa | ||
Genero artistikoa | musika klasikoa opera liturgical music (en) | ||
Musika instrumentua | Klabizenbaloa | ||
|
Alessandro Scarlatti (Palermo, Italia, 1660ko maiatzaren 2a - Napoli, Italia, 1725eko urriaren 22a) musikagilea izan zen.
1679-1683 urte-bitartean, Suediako Kristina erreginaren kapera-maisua izan zen Erroman, eta 1684-1703 urte-bitartean Napoliko espainiar erregeordearena. Erroman eta Napolin bizi izan zen, eta gorteko eta elizako kargu ugari izan zituen. Napolitar eskolaren sortzaileetako bat izan zen, eta opera seria izenekoaren oinarriak jarri zituen, eta aria da capo eta hiru zatiko obertura ezarri zituen. Ikasle izan zituen Johann Adolf Hasse, Francesco Geminiani eta Domenico Scarlatti, semea, besteak beste.
Ehun bat opera idatzi zituen, horien artean: Statira (1690); La caduta de Decemviri (1697); Eraclea (1700); Mitridate Eupatore (1707); Telemaco (1718); La Grisella (1721). Oratorioak, kantatak, meza ugari, moteteak eta bestelako eliz lanak, madrigalak, kontzertuak, ganbera-musika eta klaberako lanak idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.