Alessandro Lecquio
Alessandro Lecquio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alessandro Lequio di Assaba |
Jaiotza | Lausana, 1960ko uztailaren 17a (64 urte) |
Herrialdea | Italia |
Familia | |
Aita | Clemente Lequio di Assaba |
Ama | Sandra Vittoria Torlonia |
Ezkontidea(k) | Antonia Dell'Atte (1987ko urriaren 12a - 1997) María Palacios (en) (2008ko azaroaren 15a - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Turingo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | pertsona ospetsua |
Alessandro Vittorio Eugenio Lecquio di Assaba eta Torlonia[1] (1960ko ekainaren 17a, Lausana, Suitza) aristokrata italiarra da eta Espainiako prentsa arrosako pertsonaia nabarmena. Lequio Kondea deitzen zaio.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alessandro Clemente Lecquio di Assaba konde italiarraren bigarren semea da, bere bigarren emaztearekin, Alessandra Torlonia di Civitella-Cesio printzesa. Ahizpa bat du, Desideria Lecquio di Assaba kondesa. Hiru seme-alaba ditu, Clemente, Antonia Dell'Atte modelo italiarrarekin, Alejandro Alfonso, Ana Obregón espainiar aktorearekin, eta Ginevra Ene María Palaciosekin.
Bere amaren aldetik, Beatriz Borboikoa eta Battenbergekoa infantaren biloba da; Alfontso XIII.aren birloba da eta, beraz, Filipe VI.a Espainiakoren lehengusu txikia.
Bizitza profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alessandro Lecquio Letretan lizentziaduna da Turingo Unibertsitatean, eta Historian doktoretza egin zuen (1986); ondoren, Ekonomiako masterra egin zuen hiri bereko ISVORen (1987). Prestakuntza akademiko horri esker, 1991tik 1992ra, FIADO Ibéricako presidentearen albokoa izan zen.
Telebistan lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tarteka, aktore edo hizlari gisa lan egin du telebistako serie batzuetan, hala nola:
- Yo soy Bea (2006)
- ¡Ala... Dina! (2000)
- Día a día (1996-2004)
- Grand Prix del verano (1996)
- Crónicas marcianas (1997-2005)
- El programa de Ana Rosa (2005-gaur egun)
- Superviventes (2005)
- Hable con ellas en Telecinco (2014)
- Algo pasa con Ana (2016)
- Ex, ¿que harías por tus hijos? (2014)