Edukira joan

Larix

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alertzedi» orritik birbideratua)
Alertzea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaPinaceae
SubfamiliaLaricoideae
Generoa Larix
Azpibanaketa
Ikusi testua
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaklarch wood (en) Itzuli

Alertzea edo laritza zuhaitz genero bat da (izen zientifikoa: Larix), gimnospermoen artean pinazeoen familiakoa. Hamahiru bat espezie biltzen ditu.

Zuhaitz hauek kaduzifolioak dira; orratz-hosto azikular, leun, berde eta distiratsuak izateaz gain, brakiblastoen gainean 15-40 faszikulu-taldetan (bala) antolatuta daude. Udazken aldera, orratzak horitu eta jauzten dira, neguan beraz, hostoen erorketa egongo da. Alertzek 15-50 metro bitarteko altuera izaten dute; Errusia eta Kanadako baso ikaragarrietako landare nagusiak direlarik.

Zuhaitz hostoerorkorrak dira, adarkadura irregularki bertizilatuak, eta makro- eta brakiblastoak dituzte; azken hauek hosto linear, bigun, orokorrean finekin, faszikuluka antolatuta. Estrobilo txikiak, tenteak, urtean heltzen direnak; ezkata iraunkorrekoak, estal ezkatak inklusoak edo exertuak, ezkata hazidunak hazi hegaldunekin.[1]

Espezieak eta sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10-14 espezie daude. Iraganean, alertzek bi sekziotan banatzen ziren konoaren braktea luzeraren arabera (braktea laburreko Larix sek. eta braktea luzeko Multiserialis sek.); hala ere, genetikak ez du aurrekoa bultzatzen, banaketa genetiko bat baizik, Mundu Zaharraren eta Mundu Berriaren espezietan oinarritua (konoa eta braktearen tamaina baldintza klimatikoen aurrean moldapen moduan hartzen du honek).[2]

Oraindik oraingo ikerketa genetikoek hiru talde proposatu dituzte genero barnean, bi zatiketa hartzen dituelarik kontuan, primarioa eta sekundarioa; bata Ipar amerika eta euroasiatikoen artean, eta bestea, euroasiatikoen barnean, braktearen ebaketa septentrionaldun eta braktea meridional luzedun espezieen artean. Eztabaida dezente dago Larix sibirica-ren kokapenaren gainean, azterketa batzuek braktea laburreko taldean doala diote, eta besteek aldiz, braktea luzekoan sartzen dute.

Larix[Betiko hautsitako esteka] kaempferi

Eurasian, alertze espezie hauek daude

Septentrionala, braktea laburra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Larix decidua (sin. L. europaea). Alertze europarra; Europa erdialdeko mendiak.
  • Larix sibirica. Siberiako alertzea; Siberia mendebaldeko ordokietan.
  • Larix gmelinii (sin. L. Dahurica). Gmelineko alertzea; Siberia erdialdeko ordokietan.
  • Larix gmelinii (var. olgensis) Batzuetan espezie berezitzat hartzen da, Larix olgensis.
  • Larix cajanderi (sin. L. Dahurica). Siberia ekialdeko ordokietan.
  • Larix kaempferi (sin. L. Leptolepis). Japoniako alertzea; Japoniako erdialdeko mendietan.
  • Larix principis-rupprechtii. Txinako iparraldeko mendietan (Shanxi, Hebei).

Meridionala, braktea luzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Larix potaninii. Txina hego-mendebaldeko mendiak (Sichuan, Yunnan septentrional).
  • Larix himalaica. Himalaya erdialdeko mendiak.
  • Larix mastersiana. Txina mendebaldeko mendiak.
  • Larix speciosa. Txina hego-mendebaldeko mendiak (Yunnan hego-mendebaldea), eta Birmania ipar-ekialdea.
  • Larix griffithii (sin. L. Griffithiana). Himalayako alertzea; Himalaya ekialdeko mendiak.

Ipar Amerikan, alertze espezie hauek daude:

  • Larix laricina (tamarack alertzea). Alaskako zonalde batzuk, Kanada osoa, eta Estatu Batuetako iparraldea, ekialdeko Mendi Harritsuetatik Atlantiko hertzeraino.
  • Larix lyallii. Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko mendiak eta Kanada hego-mendebaldea (altitude handian).
  • Larix occidentalis (Amerika mendebaldeko alertzea). Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko mendiak eta Kanada hego-mendebaldea (altitude baxuagoak).
Larix occidentalis
Larix laricina


Banaketa eta ekologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larix sekzioa, alde batetik, Alaska, Kanada, eta Errusiako eremu zirkunpolar boreal baxuetan hazten da; eta, bestetik, Estatu Batuetako, Alpeetako, Mongoliako, Txinako, Japoniako eta Ipar Koreako mendietan (erdiko eta goi altueretan) aurkitu izan da.[3]

Multiserialis sekzioa, Himalaietan eta Estatu Batuetako mendietan (goiko eta oso goiko altueretan).[3]

Euskal Herriko alertzeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko alertzeak hauek dira:[1]

Larix kaempferi (Lamb.) Carriére

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen arrunta: Alertze japoniarra.

40m-ko altuerara iritsi daitekeen zuhaitz hostoerorkorra da. Enbor zuzen eta zilindrikoak, adarrak pixka bat zintzilikatuak ditu. Hostoak brakiblastoetan faszikuluka antolatuak, azikularrak, eta bigunak ditu; muturrek puntadura eta kolore zuri urdinxka dute, eta azpialdean kolore gris argiko bi estoma zerrenda dauzkate. Kono emeak kolore horikoak dira; pinaburuak txikiak, biribilduak, eta adar gogorrenetan oso ugariak dira; ezkata hazidunen punta argi eta garbi kanpora kurbatuta dute.

Larix decidua (hostoak eta estrobiloak)

Larix decidua Mill.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen arrunta: Alertze europarra.

Aurreko espeziearen oso antzekoa, baina hostoak kolore berde argikoak eta orokorrean pixka bat laburragoak ditu; kono emeak hasieran kolore berde bizikoak dira, gero arre bilakatuz; pinaburu luzeagoak ematen dituzte, obalatuak, eta ezkata hazidunen punta errekurbatu gabekoak.[4]

Espezie hau Euskal Herrian apaingarrietarako eta basoen birlandaketarako (400 metrotik gora) erabilia izan da, batez ere Gipuzkoan. Hazkuntza arinekoa da, eta hazien bidez ugaltzen da errez. Oihanpe garbi eta belartsuak eratzen ditu. Batez ere udazken aldera, azikulak jausi aurretik urre kolorekoak dira (apaingarri moduan erabili izanaren arrazoia). Espezie honen egurra usteltzearen aurreko erresistentzia izateaz gain, oso sendoa, pisutsua eta arre-gorrixka da. Tradizionalki, habeak eta itsasontzien ontzigainak eraikitzeko erabili dira.

Larix x eurolepis

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alertze europarraren eta alertze japoniarraren arteko hibridoa (Larix decidua x Larix kaempferi). Pinaburuen ezkatak errekurbatu gabeak, eta egurgintzan nagusitua.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Aizpuru Oiarbide, Iñaki. (2010). Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. Eusko Jaurlaritza 2, 53 or. ISBN 978-84-457-3051-5..
  2. (Gaztelaniaz) «Larix» www.arbolesibericos.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
  3. a b (Ingelesez) «Larix (larch) description» www.conifers.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
  4. (Gaztelaniaz) Niño Ricoi, Henrique. (2013). Guía de árboles de Euskal Herria. Sua Edizioak, 38 or. ISBN 978-84-8216-512-7..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Larix Aldatu lotura Wikidatan