Aina Moll Marquès
Aina Moll Marquès ( Ciutadella de Menorca, 1930eko abuztuaren 14a – Palma Mallorcakoa, 2019ko otsailaren 9a ) Herrialde Katalanetako filologo eta politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francesc de Borja Moll hizkuntzalariaren alaba nagusia zen, eta harekin lankidetzan aritu zen Diccionari català-valencià-balear delakoaren azken bi liburukietan, katalanaren dialekto nagusiak dokumentatu zituen lan inportantea. 1953an, lortu zuen lizentziatura Filologia Erromanikoan, eta Parisen, Estrasburgon eta Zurichen zabaldu zituen ikasketak[1].
Politikan, Balear Uharteetako autonomia finkatzeko garaian transferentziak negoziatzeko lehen taldean egon zen 1980ko hamarkadaren hasieran, eta Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia izan zen 1980tik 1988ra. 1995etik 1996ra bitartean Balearreko gobernuko aholkulari linguistikoa izan zen.
2020an, Kataluniako Generalitateak katalana digitalki garatzeko ekimen bati AINA deitu zion Aina Mollen omenez[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Aina Moll i Marquès | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
- ↑ (Katalanez) «Neix ‘AINA’, el projecte del Govern per garantir el català en l'era digital» Departament de Polítiques Digitals i Administració Pública (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).