Ai Xia
Ai Xia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tianjin, 1912ko azaroaren 29a |
Herrialdea | Txina (eskualdea) |
Heriotza | Shanghai, 1934ko otsailaren 15a (21 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: droga-gaindosia |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, gidoilaria eta zinema aktorea |
Ai Xia (txinera tradizionalez: 艾霞), jaiotzez Yan Yinan, (txinera tradizionalez: 严以南; Tianjin, 1912ko azaroaren 29a – Shanghai, 1934ko otsailaren 15a) txinatar zinema mutuko aktore eta gidoilaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tianjinen jaio zen 1912ko azaroaren 29an[1], klase ertaineko familia batean. Unibertsitateran ikasi zuen[2]. Graduatu ondoren, bere lehengusuaz maitemindu zen eta ume bat izan zuen. Familiak ez zuen harremana onartu, eta berak maitalea utzi zuen[3]. 1928an, hitzarmenezko ezkontza batean zegoen, baina protesta pertsonal gisa, etxetik alde egin zuen Shanghaira, zineman karrera egiteko[4][5].
Antzerki aktore gisa hasi zen Hego Txinako Antzerki Elkartean eta geroago Ezkerreko Dramaturgoen Ligan sartu zen. 1932an Mingxing Zinema Konpainian hasi zen[6]. 1933an Xiandai yi Nüxing liburua idatzi zuen. Urte berean liburua filmerako moldatu zuten. Istorioaren inguruko intriga izan arren, filmak ez zuen harrera ona izan kritikarien artean, iraultzan zentratuta baitzegoen[5]. Ai Xia Txinako zinemako ezkerreko mugimenduko bi emakume gidoilarietako bat izan zen[7].
1934an bere buruaz beste egin zuen opio gordina kontsumituz[3]. Txinako Errepublikan hori egin zuen lehen emakume aktorea izan zen[5][2].
Xīn nǚxìng filma bere bizitzan inspiratuta dago. Bertan antzeztu zuen Ruan Lingyu aktoreak ere bere buruaz beste egin zuen 1935ean, filma estreinatu eta gutxira[8][7].
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
1922 | Jiu hen xin chou | |
1933 | Chun can | He Hua |
Feng nian | ||
Shi dai de er nu | ||
Zhifen shichang | Wang Ruilan |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Txineraz) Zhang, Junxiang; Cheng, Jihua. (1995). 中国电影大辞典. Shanghai: 辞书出版社, 8 or. ISBN 7-5326-0326-1..
- ↑ a b (Ingelesez) Ma, Yuxin. (2010). Women Journalists and Feminism in China, 1898–1937. Amherst: Cambria Press, 289 or. ISBN 978-1-60497-660-1. (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
- ↑ a b (Ingelesez) Kuoshu, Harry. (2002). Celluloid China: Cinematic Encounters with Culture and Society. Southern Illinois University Press: Carbondale, 127-128 or. ISBN 9780809324552. (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
- ↑ (Txineraz) «艾霞 Xia Ai» Douban (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
- ↑ a b c (Ingelesez) Colet, Cristina. (2015). «Three Chinese female screenwriters: Ai Xia, Zhang Ailing, and Peng Xiaolian» in Nelmes, Jill; Selbo, Jule Women Screenwriters: An International Guide. Palgrave Macmillan ISBN 978-1-137-31238-9..
- ↑ (Ingelesez) Wang, Yiman. (2011). Wang, Lingzhen ed. Chinese Women's Cinema: Transnational Contexts. New York: Columbia University Press, 238 or. ISBN 978-0-231-52744-6. (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
- ↑ a b (Ingelesez) Pang, Laikwan. (2002). Building a New China in Cinema: The Chinese Left-wing Cinema Movement, 1932–1937. Lanham: Rowman & Littlefield Publishers, 121, 123 or. ISBN 9780742509450..
- ↑ (Ingelesez) Farquhar, Mary; Zhang, Yingjin. (2010). Chinese Film Stars. London, New York: Routledge, 36-37 or. ISBN 9780415573900..