Edukira joan

2024ko Espainiako tanta hotza

Wikipedia, Entziklopedia askea
2024ko Espainiako tanta hotza
Irudia
Motahondamen natural
Data2024ko urriaren 29a
KokalekuValentziako Erkidegoa
Andaluzia
Gaztela-Mantxa
Murtziako Eskualdea
Katalunia
HerrialdeaEspainia
Kausatanta hotz
Pertsona hilak232 (2025eko urtarrilaren 29a)
Pertsona desagertuak3 (2024ko abenduaren 30a)
Komunikabide

2024ko Espainiako tanta hotza 2024ko urriaren 29an hasi zen uholde handia izan zen, Turia ibaiaren arroan, Valentziako probintzian (Espainia). Gutxienez 230 hildako eta kalte handiak eragin zituen, han inoiz izan den hondamendirik handienean. Tanta hotz batek (GOIDI ere deitua, eragin zuen eta aldameneko beste probintzia batzuetan ere kalteak sortu: Albacete, Cuenca, Málaga, Sevilla, Huelva, Cádiz, Zaragoza eta Teruel.

XXI. mendeko tanta hotzik larriena izan da Valentzian. Irudiak ikaragarriak ziren: uhaldiak gainean pertsonak dituzten ibilgailuak arrastaka eramanez, eroritako zubiak, arrisku handiko erreskateak eta milioi askoko kalteak.[1] Bi urakan izan dira gutxienez.[2]

Denboraleak gogor jo zuen Mediterraneo mendebaldea, eta hainbat errekak eta ibaik gainezka egin zuten. Eraikinak, zubiak eta ibilgailuak eraman ditu urak. Ezohiko ur pilaketak utzi ditu denboraleak, AEMETen arabera. Chiva herrian metro koadroko 491 litro jaso ziren zortzi orduan, eta hori da, hain zuzen ere, urte osoan botatzen duena, batezbestean. Valentziako uholdeak mendeko okerrenak dira, eta larrienen artean daude 75 urtean.[3] Valentzian gutxienez 200 pertsona hil ziren, Valentziako Generalitateak jakinarazi zuenez; eta beste bi hildako aurkitu zituzten Gaztela Mantxan. Hildakoez gain, galduak ere badira, 100 gutxienez: Leturren(Espainia), bost; eta L'Alcúdian (Herrialde Katalanak), bat.[4][5][2]

Valentziako Generalitatearen lehen alerta mezua 20:10ean iritsi zen. Tanta hotza iragarria zegoen aurretik, eta 14:00etan haurrak ikastetxera ez eramateko eskatu zieten gurasoei. Lantokira ez joateko mezurik ez zen iritsi, ordea, eta iluntzean iritsi zen okerrena. Turia ibaia itsasoratzen den tokian, Valentzia hiriburuko Pinedo auzoan, hasieran eraikin altuenetara igotzeko eskatu zieten herritarrei, ibaiak gainezka egin behar zuelako. Gero, ordea, udaltzainek bozgorailuetatik eskatu zieten etxetik ateratzeko eta auzoa uzteko. Aldaian, urak merkataritza gune bat hartu du, eta han pasatu dute gaua 600 pertsonak baino gehiagok. Egoera latzena errepidean zeudenek pasatu zuten.[2]

Ardura politikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondamendiaren injguruan, arduradunak seinalatzen hasi denik ere bada. Gizarte sareetan, askok arrazoitu dute aurreikuspen gutxi izan zutela agintariek, eta herritarrak ez zituztela behar bezala denboralearen larritasunaz ohartu. Aemetek astearteko 07:30ean pasatu zuen abisua maila laranjatik gorrira (larriena da), Valentzia hegoaldean —ordurako 90 ur litro bilduak ziren ordubetean—; 09:40an hedatu zuen abisu gorria Valentzia osora, eta 20:00ak bitarte mantendu zuen. Halere, lurraldeko larrialdi-zerbitzuen arduradunak astearteko 20:00etan bidali zuen abisua herritarren mugikorretara. Ordurako baziren milaka pertsona errepideetan, euren lanpostuetan edota saltoki handietan harrapatuta. Askok deitu zuten 112 larrialdietarako telefonora, baina telefono lineak gainezka egin zuen. Espainiako Barne Ministerioak berretsi du Generalitateari zegokiola abisu masibo hori egitea.[6]

Udalerri kaltetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Paiporta, Picanya, Sedaví, Torrent, Xirivella udalerriak Valentzia hiriko hegoaldean (Horta Sud).

Valentzia probintzian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Horta Sud
Ribera Alta eta Ribera Baixa
Utiel, Requena - Plana d'Utiel

Plana d'Utiel

Foia de Bunyol
Camp de Túria
Los Serranos
Valentzia eskualdea

Albaceteko probintzian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cuencako probintzian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Málagako probintzian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cádizko probintzian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Huelvako probintzian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]