2024 PT5
Itxura
2024 PT5 | |
---|---|
Behaketa | |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia eta Lurra |
Aurkitzailea | ATLAS sistema |
Aurkikuntza-data | 2024ko abuztuaren 7a |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Ardatzerdi handia | 1,012305 AU |
Eszentrikotasuna | 0,021 |
Makurdura orbitala | 1,52051 ° |
2024 PT5 Apolo asteroide bat da. Gutxi gora behera 11 metroko diametroa du. Hegoafrikako ATLAS Sistemak aurkitu zuen 2024ko abuztuaren 7an. 2024ko irailaren 29 eta azaroaren 25 artean Lurraren inguruan bira egingo du eta tarte horretan gure planetaren bigarren satelite naturala izango da Ilargiarekin batera.[1]
Orbita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguzkiaren inguruan biraka ari den objektu bat da[2]. Abiadura erlatiboki baxua darama, 0.002 km/s eta 0.439 km/s artean. Tarteka Lurra-Ilargia sistematik hurbil igarotzen da. 2023ko otsailaren 11n adibidez Lurretik 8'58 milioi kilometrotara pasatu zen.
2024an bigarren satelite naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024ko irailaren 29an Lurraren grabitazio indarrek harrapatu eta azaroaren 25era arte planetaren inguruan biraka arituko da. Irailaren 26an alde egingo du berriz.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Marcos, Carlos de la Fuente; Marcos, Raúl de la Fuente. (2024-09). «A Two-month Mini-moon: 2024 PT5 Captured by Earth from September to November» Research Notes of the AAS 8 (9): 224. doi: . ISSN 2515-5172. (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
- ↑ «Small-Body Database Lookup» ssd.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).