2023ko Pragako tiroketa
2023ko Pragako tiroketa | |
---|---|
Mota | school shooting (en) tiroketa masibo murder–suicide (en) spree shooting (en) patricide (en) |
Data | 2023ko abenduaren 21a (15:00 (en) , 15:20 (en) . Europa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00) |
← 2023 Klánovice shooting (en)
| |
Kokaleku | main building of the Faculty of Arts of Charles University (en) Hostouň |
Herrialdea | Txekia |
Biktima | Stanislav Kozák (en) (giza hilketaren biktima, shooting victim (en) ) Lenka Hlávková (en) (giza hilketaren biktima, shooting victim (en) , musikologo) Jan Dlask (mul) (giza hilketaren biktima, shooting victim (en) , literary theorist (en) ) ezezaguna (shooting victim (en) , survivor (en) ) ezezaguna (shooting victim (en) , survivor (en) ) Klára Holcová (en) |
Pertsona hilak | 16 |
Pertsona zaurituak | 25 |
Erantzule | David Kozák (en) (shooter (en) ) |
Arma | 1 ArmaLite AR-10 (en) Glock (en) Skorpion vz. 61 |
2023ko Pragako tiroketa urte hartako abenduaren 21ean izan zen. Pragako Karlos Unibertsitateko Arte Ederren fakultatean, 24 urteko ikasle baten erasoaren ondorioz, hamabost pertsona hil eta gutxienez 25 inguru zauritu ziren.[1]
Txekiako Errepublikako Poliziaren arabera, suzko arma luze batekin sartu zen gaztea eraikinean, eta tiroka hasi da. Dozenaka zauritu eragin zituen, eta poliziek hil egin dute azkenean. Hamabost pertsona gutxienez hil ziren, erasotzailea bera tartean. Horiek ez ezik, 25 bat lagun ere zaurituta zegoen, eta horietatik batzuk larri, gainera.[1]
Erasotzailea Pragatik 21 kilometrora, Hostouňen, bizi zen, Polizia iturrien arabera, eta haren aita ere hilik topatu zutela jakinarazi zuten. Agintariek baztertu egin dute erasoak inolako zerikusirik duenik «nazioarteko terrorismoarekin» edo arrazoi ideologikoekin.[1]
Larritasuna eragin zuen erasoak. Poliziek unibertsitateko eraikinak hustu zituzten, unibertsitate inguruko kalean itxi, eta, hasieran, kalera ez ateratzeko eskatu zieten herritarrei. Garraio publikoa ere bertan behera utzi zuten.[1]
Handik ordu batzuetara, Vít Rakušan Txekiako Errepublikako Barne ministroak jakinarazi zuen tiratzailea hil egin zutela, eta ez zela beste erasotzailerik. Rakusanek berak azaldu zuen nazioarteko arrazoiekin loturarik ez zuela erasoak, eta erasotzailea antzeko beste tiroketa batzuetan inspiratu zela.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d «Gutxienez hamabost hildako Pragako unibertsitate batean izandako tiroketan» Berria 2023-12-21 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Ingelesez) «Prague Shooting: Everything We Know About The Shooter David K. And His Intentions» dagens.com.