Edukira joan

1356ko Basileako lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea
1356ko Basileako lurrikara
Irudia
Map
Motalurrikara
Data1356ko urriaren 18a
HerrialdeaSuitza
Pertsona hilak1.000

1356ko Basileako lurrikara historia dokumentatuan erdialdeko Europan gertatutako gertaera sismologikorik esanguratsuena izan zen.[1] 1356ko urriaren 18ko gauean gertatu zen, eta Basilea hiria suntsitu zuen. Hiria, Suitzako Rhin Goreneko lautadaren hegoaldeko muturretik gertu, ez ezik Frantzia eta Alemaniaraino hedatzen den eskualde zabal batean ere suntsipen handia eragin zuen. Lurrikara handiak ohikoak dira Turkian, Grezian eta Italian plaka tektonikoen ertz sismikoki aktiboetan, baina plaken barnealdeko lurrikarak oso gertaera arraroak dira erdialdeko Europan: Suitzako sismologia zerbitzuaren arabera, aurreko 800 urteetan Suitzan 10.000 lurrikara baino gehiago izan ziren, eta horietako dozena erdi baino ez dira izan 6.0 baino gehiago Richter eskalan.[2]

Epizentroa Alemanian egon zen, Goi Rhineko ibarran, Waldkirch eta St. Peter artean.

Lurrikara Zürichen, Konstantzan eta baita Île-de-Francen ere sentitu zuten. MSK eskalan erregistratutako intentsitate sismiko handiena IX – X.koa izan zen, mapa makroseismikoa eskualdeko 30-40 gazteluetan kontatutako kalteen oinarriaren gainean ezarri zutelarik.[3][4] Datu makroseimiko horietatik, lurrikararen magnitudea 6,2 eta 6,5 Mw artean kalkulatzen dute, baina beste iturri batzuek diote sismoa 7,1 gradu Mw artekoa izan zitekeela.[4][5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «1356 Basel Earthquake: 650-year Retrospective» Risk Management Solutions.
  2. (Ingelesez) «Switzerland prepares for seismic calamity» Risk Management Solutions 2006-10-18.[Betiko hautsitako esteka]
  3. D. Mayer-Rosa; B. Cadiot. (1979). «A review of the 1356 Basel earthquake: basic data» Tectonophysics 53: 325–333..
  4. a b (Ingelesez) Lambert J.; Winter T.; Dewez T. J. B.; P. Sabourault. (2005). «New hypotheses on the maximum damage area of the 1356 Basel earthquake (Switzerland)» (PDF) Quaternary Science Reviews 24: 383–401..
  5. zeit.de

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.